Txirrindularitza
Eneco Tour, 4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Ostiralean, bosgarren etapa jokatuko dute, erlojuaren kontra, taldeka.
Peter Sagan. Argazkia: Efe.
Peter Sagan (Tinkoff) eslovakiarra gailendu da Eneco Tour itzuliko laugarren etapan. Guztira, 202 kilometro egin dituzte Aalter eta Saint Pieters Leeuw artean.
Sagan izan da azkarrena, esprintean, baina foto finisha behar izan dute helmugako marra zeharkatzen lehena zein izan den jakiteko. André Greipel (Lotto Soudal) izan da bigarren, eta Alexander Kristoff (Katusha) norvegiarra, hirugarren.
Ostiralean, bosgarren etapa jokatuko dute, taldeka eta erlojuaren kontra. Irteera eta helmuga udalerri berean izango dira, Sittard-Geleenen, eta 20,9 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa