17:53

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Mollemak irabazi du Klasikoa, Gallopinen eta Valverderen aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa Murgilerako igoeran erabaki da, helmugatik kilometro gutxira; bertan jo du erasoa Mollemak.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bauke Mollema Trek-Segafredo taldeko holandarra gailendu da Donostiako Klasikoaren 36. edizioan. Mollemak erasoa jo du Murgileko tontorrean, amaieratik gertu, eta ezustean harrapatu ditu Alejandro Valverde eta ‘Purito’ Rodriguez.

Proba, nazioarteko onenetarikoa, Murgilen erabaki da, bertan jo du Mollemak azken erasoa eta lasterketa hautsi du Tony Gallopin berarekin eramanez.

Mollemaren atzetik joan den hirukotea ez da ados jarri holandarra harrapatzeko orduan, eta, horri esker, garaipenak ez dio ihes egin.

Lehen euskal txirrindularia Haimar Zubeldia izan da, irabazlearen taldekidea, hamazortzigarren.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    30 Zuzenean 12:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 19. etapa
    30 20:50 - 22:10 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Buruz Buruko finalaren atariko saio berezia
    31 22:00 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cupeko finalak

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen