Txirrindularitza
Lehen garaipena
Erredakzioa
Txirrindulari eslovakiarra ihesaldiko beste hiru kideei gailendu zaie azken metroetan. Sep Vanmarcke izan da bigarren eta Vyacheslav Kuznetov, hirugarren. Cancellara laugarren izan da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Peter Saganek (Tinkoff) irabazi du Gent-Wevelgem klasika belgikarra. Duela bi egun Michael Kwiatkowskik E3 Harelbeke proban garaipena lortu zuen Saganen aurretik, baina eslovakiarrak igande honetan kendu du duela bi eguneko arantza. Munduko txapeldunaren elastikoa jantzi zuenetik lortzen duen lehen garaipena da Saganentzat.
Txirrindulari eslovakiarrak 5 ordu, 55 minutu eta 16 segundo behar izan ditu 243 kilometroko ibilbidea betetzeko. Hamar igoera izan ditu lasterketak. Gainera, datorren igandean Belgikako eskualde honetan egingo den Flandeseko Tourraren atarikotzat balio izan du. Kemmelbergeko igoeran, lauko multzoa geratu da lasterketaren buruan, Saganekin, Kuznetovekin, Vanmarckerekin eta Cancellararekin.
Kuznetsovek jo du esprinta helmugarako 400 metro falta zirenean, baina Sagan bere gurpilera itsatsi da, eta garaipena lortu du. Sep Vanmarcke (Lotto NL-Jumbo) izan da bigarren eta Vyacheslav Kuznetov (Katusha), hirugarren. Fabian Cancellarak laugarren postuan bukatu du lasterketa.
Sailkapena:
1. Peter Sagan (SVQ/Tinkoff) 5:55:16.
2. Sep Vanmarcke (BEL/Lotto NL-Jumbo) d.b.
3. Viacheslav Kuznetsov (RUS/Katusha) d.b.
4. Fabian Cancellara (SUI/Trek-Segafredo) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa