17:35

Txirrindularitza

Valentziako Volta, 4. etapa

Poels gailendu da, Beñat Intxaustiren eta Ion Izagirreren aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Liderrak erakustaldia eman du laugarren etapa eta sendo eusten dio sailkapeneko lehen postuari. Igandean azken etapa korrituko dute.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wouter Poels Valentziako Voltako liderrak laugarren etapa irabazi du, erakustaldia emanez. 141,3 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Orihuela eta Xorret de Cati artean. Irabazleak 3:26:32ko denbora egin du.

Holandarrak argi utzi du lasterketako txirrindularirik indartsuena dela, eta nagusitasunez gailendu da. Beñat Intxausti eta Ion Izagirre bigarren eta hirugarren izan dira, 23 segundora.

Valentziako Volta igandean amaituko da, bosgarren eta azken etaparekin: 120,7 kilometro Valentzian hasi eta amaituta. Mendate bakarra izango dute bidean, Oronet, hirugarren mailakoa, etabukaeran sei itzuli eman beharko dizkiote zirkuitu bati, Valentziako hirigunean.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena