17:43

Txirrindularitza

15 urteren ostean

Ivan Bassok erretiroa hartuko duela iragarri du

Erredakzioa

Txirrindulari italiarrak agur esango dio bere ibilbide profesionalari, hamabost urte baino gehiagoren ostean.

  • Ivan Basso eta Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Ivan Basso eta Alberto Contador. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ivan Basso txirrindulariak erretiroa hartuko duela iragarri du 2016ko Italiako Giroaren aurkezpen ekitaldian. Barrabiletako minbizia gainditu ondoren eman du albistearen berri txirrindulari italiarrak.

"Kirolari bakoitzak badaki bere distira ez dela betirako. Momenturen baten, distira hori itzaltzen hasten da, eta kirolari batentzat horixe da argia itzaltzeko unea denaren seinalea", adierai du Bassok.

Vareseko txirrindulariari barrabiletako minbizia zuela esan zioten iragan Frantziako Tourreko bosgarren etapan erorikoa izan ondoren. Uztailaren 15ean ebakuntza egin zioten, eta irailaren 24an sendatuta dagoela iragarri zuen.

Bassoren kirol ibilbidea 15 urte baino gehiagokoa da, eta denetarik izan du. 2006ko eta 2010eko Giroak irabazi zituen, eta Tourrean hirugarren izan zen 2004an eta bigarren, 2005ean. Geroago, 'Puerto Operazioan' agertu zen bere izena.

2007an dopatu egin zela aitortu zuen eta bi urteko zigorra ezarri zioten. 2009an itzuli zen tropelera eta hirugarren postua lortu zuen Giroan urte horretan.

Tinkoff-Saxo taldeak jakitera eman duenez, Bassok taldean jarraituko du ondorengo asteetan argituko diren beste lan batzuk egiten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena