16:29

Txirrindularitza

Tirreno Adriatikoa, 6. etapa

Sagan, esprintean azkarrena

Erredakzioa

Ciolek eta Debusschere sailkatu dira bigarren eta hirugarren, eta Nairo Quintanak lidergoari eutsi dio.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Sagan esloveniarrak irabazi du, esprintean, Tirreno Adriatikoaren seigarren etapa (210 kilometro, Rieti y Porto Sant'Elpidio artean). Jardunaldi neketsua izan da, euriak gogor jo baitu.

5:04.13ko denborarekin Ciolek eta Debusschere txirrindulariak gainditu ditu Saganek azken metroetan. Esloveniarrak 2014ko Suitzako Itzulian eskuratu zuen bere azken garaipena, hirugarren etapan hain zuzen ere. Gaurkoa 62.ena da berarentzat.

Nairo Quintana kolonbiarrak lidergoari eutsi dio. Bauke Mollema 39 segundora dago eta Rigoberto Uran 48ra.

6. etapako sailkapena:

1. Peter Sagan (SVK-Tinkoff-Saxo) 5:04.13
2. Gerald Ciolek (ALE-Qhubeka) d.b.
3. Jens Debusschere (BEL-Lotto Soudal) d.b.
4. Magnus Cort Nielsen (DIN-Orica GreenEdge) d.b.
5. Maximiliano Richeze (ARG-Lampre-Merida) d.b.
6. Edvald Boasson Hagen (NOR-Qhubeka) d.b.
7. Nikias Arndt (GER-Giant-Alpecin) d.b.
8. Sam Bennett (IRL-Bora-Argon) d.b.
9. Ramunas Navardauskas (LTU-Cannondale-Garmin) d.b.
10. Alexey Lutsenko (KAZ-Astana) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Nairo Quintana (COL-Movistar) 24h58:58
2. Bauke Mollema (HOL-Trek) 39
3. Rigoberto Urán (COL-Etixx-Quick-Step) 48
4. Thibaut Pinot (FRA-FDJ.fr)  57
5. Alberto Contador (ESP-Tinkoff-Saxo) 1:03
6. Adam Yates (GBR-Orica GreenEdge) 1:04
7. Domenico Pozzovivo (ITA-AG2R) 1:06
8. Joaquim Rodríguez (ESP-Katusha) 1:07
9. Stephen Cummings (GBR-MTN) 1:12
10. Wouter Poels (HOL-Sky) 1:13.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena