17:03

Txirrindularitza

Paris-Niza, 6. etapa

Etapa eta lidergoa erdietsi ditu Tony Gallopinek

Erredakzioa

Frantziarrak liderraren elastikoa jantziko du igande honetan, Col d'Eze-ra bidean. Spilak eta Rui Costa bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

00:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tony Gallopin frantziarrak irabazi du Paris Nizako seigarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Jardunaldiak 184,5 kilometro izan ditu Vence eta Niza artean, eta Gallopin bakarrik helmugaratu da.

Simon Spilak (Katusha) esloveniarrak eta Rui Costa (Lampre) portugaldarrak 32 segundo gehiago behar izan dituzte.

Gauzak horrela, sailkapenaren gorenetik egingo dio aurre Gallopinek probaren azken etapari. 9,6 kilometroko kronoigoera izango da, eta txirrindulariek lehen mailako Col d’Eze gainditu beharko dute.

6. etapa:

1. Tony Gallopin (FRA/Lotto) 4:52:57.
2. Simon Spilak (SLO/Katusha) 32.
3. Rui Costa (POR/Lampre) d.b.
4. Jakob Fuglsang (DIN/Astana)  d.b.
5. Rafael Valls (ESP/Lampre) 35.

Sailkapen nagusia:

1. Tony Gallopin (FRA/Lotto) 28:49:42.
2. Richie Porte (AUS/Sky) 36.
3. Michal Kwiatkowski (POL/Etixx-Quick-Step) 37.
4. Geraint Thomas (GBR/Sky) 38.
5. Jakob Fuglsang (DIN/Astana)  d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Paris-Niza

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena