Txirrindularitza
Paris-Niza, 2. etapa
Erredakzioa
Alemaniarra izan da esprintean nagusi, Demare eta Degenkolb txirrindularien aurretik. Michal Kwiatkowskik lidergoan jarraitzen du.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Loto taldeko Andre Greipel nagusitu da Paris Nizako bigarren etapan (172 kilometro, Saint-Aignan eta Saint-Amand-Montrond artean), eta Michal Kwiatkowskik (Etixx-Quick Step) lidergoari eutsi dio.
Garaipen estua lortu du alemaniarrak esprintean, eta Demare eta Degenkolb txirrindularien aurretik sailkatu da.
Kwiatkowski poloniarrak lidergoan jarraituko du, baina Degenkolb bi segundora kokatu da, eta asteazken honetan jokatuko den hirugarren etapan liderraren elastikoa eskuratzea izango du helburu. Jardunaldiak 179 kilometro izango ditu, Saint-Amand-Montrond eta Saint-Pourçain-sur-Sioule artean.
2. etaparen sailkapena:
1. Andre Greipel (ALE/Lotto) 4:30:18
2. Arnaud Demare (FRA/FDJ) d.b.
3. John Degenkolb (ALE/Giant) d.b.
4. Michael Matthews (AUS/Orica) d.b.
5. José Joaquín Rojas (ESP/MOVISTAR TEAM) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Michal Kwiatkowski (POL/Etixx-QuickStep) 9:53:16.
2. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing) d.b.
3. John Degenkolb (ALE/Giant) 2.
4. Tony Martin (GER/Etixx-Quickstep) a 7.
5. Michael Matthews (AUS/Orica) 9.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa