11:12

Txirrindularitza

Omeneko Tourra

Valverde eta Nibali, izar nagusienak Omanen

Erredakzioa

Asteartetik igandera bitartean jokatuko da eta laugarren etapako Mendi Berdea izango da lasterketako unerik gogorrena eta erabakigarriena.

  • Vincenzo Nibali

    Vincenzo Nibali. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Denboraldiaurreak ez du etenik eta hurrengo egunetan Omaneko Tourra jokatuko da. Bertan izen handiko txirrindulariak izango dira, hala nola, Tourreko azken irabazlea Vincenzo Nibali (Astana) eta Alejandro Valverde (Movistar).

Euren artean egon daiteke aurtengo irabazlea, azken bi urteotako garailea, Chris Froomek, ez du parte hartuko eta. Britainiarra Andaluziako Itzulian izango da, Alberto Contadorrekin batera.

Lasterketari dagokionez laugarren etapan erabaki daitekeela dirudi, Mendi Berdea igo behar baitute, 5,7 kilometroko igoera duen mendatea alegia. Bertan, Robert Gesink (2011), Nibali (2012), Joaquim Rodriguez (2013) eta Christopher Froome (2014) bezalako txirrindulariek lortu dute garaipena.

Etapak

Asteartea 17, 1. Bayt Al Naman Castle - Al Wutayyah, 161 Km
Asteazkena 18, 2. Al Hazm Castle - Al Bustan, 195 Km
Osteguna 19, 3. Al Mussanah Sports City, 158.5 Km
Ostirala 20, 4. Sultan Qaboos Grande Mosque-Montaña Verde, 189 Km
Larunbata 21, 5. Al Sawadi Beach - Ministry of Housing, 151.5 Km
Igandea  22, 6. Oman Air - Muttrah Promenade, 133.5 Km

Azken irabazleak

2014: Chris Froome (GBR)
2013: Chris Froome (GBR)
2012: Peter Velits (SVK)
2011: Robert Gesink (HOL)
2011: Fabian Cancellara (SUI)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena