Txirrindularitza
51,115 km
Erredakzioa
Trek taldeko beterano alemanak (43 urte ditu) amaiera bikaina jarri dio bere ibilbideari, Ondrej Sosenkak egin zuen marka kilometro eta erdi luzatuta.
Jens Voigt, Grencheneko belodromoan / EFE.
Orduko errekorra hautsi du Jens Voigtek (Trek) Suitzan, Grenchen (Suitza) hiriko belodromoan. Alemaniako txirrindulariak marka berria ezarri du: 51,115 kilometro. Azken errekorra Ondrej Sosenkarena zen: 49,7 kilometro egin zituen ordubetean, 2005ean.
Voigtek ere ez zuen espero hain azkar joatea. 204 itzuli eman zizkion belodromoari. "Oso pozik nago. Irabazteko azken aukera zen nire bizitzan. Azkenean erraza izan da. Nik uste baino azkarragoa izan naiz. Oso motibatuta nengoen, gero makaldu egin naiz, baina hogei minutura banekinen lortu ahal nuela", esan du Voigtek.
17 urteko ibilbide luzeari amaiera bikaina jarri dio Voigtek. 20 itzuli handitan parte hartu du, zazpi talderekin. Frantziako Tourreko parte-hartzeen errekorra du, George Hincapie eta Stuart O'Gradyrekin batera, 17 aldiz korritu baitu Tourra.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa