13:31

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Euskadik Burgosen esango dio agur txirrindularitza profesionalari

Erredakzioa

Burgosko Itzulia izango da Euskadi Fundazioaren Continental taldearen azken lasterketa. Zuzenean emango dute, abuztuaren 13tik 17ra, ETBk eta eitb.eus-ek.

  • Carlos Barbero, Euskadiren etxeko azken garaipena ospatzen, Getxon / EITB.

    Carlos Barbero, Euskadiren etxeko azken garaipena ospatzen, Getxon / EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadi Fundazioaren taldeak, Continental mailakoak, agur esango dio txirrindularitza profesionalari Burgosko Itzulian. Bihar hasiko da, eta igandean bukatuko da. 22 urteren ostean, talde profesional bat izateari utziko dio Euskadik. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.

Carlos Barbero, Victor Etxebarria, Mikel Iturria, Jon Larrinaga, Pablo Lechuga, Miguel Mínguez, Beñat Txoperena eta Illart Zuazubiskar txirrindulariek osatuko dute azken taldea, Gorka Gerrikagoitia kirol zuzendariaren agindupean. Miguel Madariaga zuzendari duen fundazioak ez du talde profesional bat izateko behar zuen finantzazioa lortu.

Euskadi Marbrieseko Sari Nagusian, Frantzian, egoteko aukera dago, abuztuaren 26an. Baina, Fundazioaren arabera, "taldeak ez dauka diru gehiagorik, eta litekeena da garai arrakastatsu hau Burgosen amaitzea".

1994tik, Euskadi Txirrindulari Elkarteak "73 euskal edo Euskal Herrian hazitako txirrindulariri eman die profesional izateko aukera", eta 181 garaipen eskuratu ditu. Momentu honetatik aurrera, "formakuntza" lanarekin jarraituko du Euskadik afizionatu mailan, txirrindulariei profesionalak bihurtzeko aukerarik eskaini gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena