17:20

Txirrindularitza

Milan-San Remo

Esprinterrak, euren Monumentuaren bila

Erredakzioa

Le Maine eta Pompeiana ez igotzeak ateak ireki dizkie tropeleko azkarrenei. Cavendish eta Greipel azken momentuan gehitu dira.

  • Mark Cavendishek badaki zer den San Remon irabaztea / EFE.

    Mark Cavendishek badaki zer den San Remon irabaztea / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean Milan-San Remo lehiatuko da, denboraldiko lehenengo Txirrindularitzaren Monumentua. Dudarik gabe, esprintean bukatzeko Monumenturik aproposena da. Horregatik, klasiko honen bila aterako dira esprinterrak, egutegiko bost onenen artean dago eta.

Aurten, gainera, Le Maineko igoera kendu dute ibilbidetik, esprinterren onurarako. Bestalde, Pompeiana ere ez dute igoko, mendateko eguraldi iragarpenengatik. Cipressa (5,65 km %4,1ean) eta Poggio di Sanremo (3,7 km %3,7an) dira azken zailtasunak, San Remora bidean, helmugatik gertu. 2007an, ibilbide berdintsuarekin, Oscar Freirek irabazi zuen.

Mark Cavendish eta Andre Greipel, tropeleko gizonik azkarrenak, azken momentuan batu dira, ibilbide aldaketaren ostean. Britainiarra bere bigarren Milan-San Remoren bila lehiatuko da. Beste esprinterre, Peter Sagan, Tom Boonen, Sacha Modolo, John Degenkolb edo Arnaur Demare, kasu, lehenagotik erabakita zuten Milanen egotea, eta orain aukera gehiagorekin arituko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena