19:01

Txirrindularitza

Roma Maxima

Historiarekin hitzordua dute txirrindulariek Erroman

Erredakzioa

Roma Maxima lasterketaren bigarren edizioak tropeleko izen handiak bilduko ditu Erromatar Inperioaren hiriburu historikoan.

  • Erromako Koliseoa. Argazkia: EITB.

    Erromako Koliseoa. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roma Maximak, desagertutako Lazioko Giroa iaz ordezkatu zuen lasterketak, bigarren edizioa ospatuko du igandean. Interesa txirrindularietan egongo da, baina baita lasterketa honetako errepideak inguratzen dituzten irudi historiko ikusgarrietan ere. Lasterketa zuzenean emango dute ETBK-k eta eitb.com-ek, 13:35en aurrean.

Erroma izango da irteera eta helmuga, 195 kilometroren ostean. Bi zailtasun izango du lasterketak azken zatian: Rocca Priora (13,54 km %4,9ko pendizean) eta Campi di Anninbale (6,4 km %6ko pendizean), helmugatik 40 kilometrora. Talde handi batek zein ausartek osatutako txiki batek dute Fori Imperialiko bide monumentaletik sartzeko aukera.

Alejandro Valverdek itxura ona eman zuen Strade Bianchen, baina kale egin zuen irabazteko orduan. Movistar taldeko txirrindulariak denboraldi hasiera bikaina luzatu nahi du Italian (bost garaipen ditu). Enrique Sanz taldekideak ere aukerak izan ditzake.

Talde txiki batean, Philippe Gilbertek (BMC) aukera handiak izango ditu. Filippo Pozzato (Lampre Merida), aldiz, esprintean da nagusi. Bigarrena izan zen iaz, tropelaren buruan helduta. Italiarrak ez zuen Strade Bianche bukatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena