Txirrindularitza
Klasika
Erredakzioa
Tiago Machado (Team NetApp-Endura) eta Davide Rebellin (CCC Polsat) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Alejandro Valverde. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Alejandro Valverde murtziarrak irabazi du aurtengo Murtziako Itzulia. Tiago Machado (Team NetApp-Endura) eta Davide Rebellin (CCC Polsat) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Valverdek bere laugarren Murtziako Itzulia eskuratu du (2004, 2007, 2008 y 2014). Ibilbideak 190,8 kilometro izan ditu Beniel eta Lorca artean.
Espuña jaitsieran jo du erasora Valverdek, helmugarako 50 kilometroren faltan, eta 15 falta zirenean harrapatu du tropelak. Hala ere, berriro saiatu da murtziarra eta bakarrik helmugaratu da.
Sailkapena:
1. Valverde (ESP/Movistar) 5:06.53.
2. Machado (POR/Team NetApp-Endura) 0.03.
3. Rebellin (ITA/CCC Polsat) m.t.
4. Mate (ESP/Cofidis) 0.05.
5. ROJAS (ESP/Movistar) 0.07.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa