Txirrindularitza
Adierazpen polemikoak
Erredakzioa
"Esku batekin konta ditzaket Tourra debekatutako ezer hartu gabe irabazi duten txirrindulariak", aitortu du Bardley Wigginsek.
Bradley Wiggins. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Bradley Wiggins (Sky) 2012ko Frantziako Tourreko eta Olinpiar Jokoetako erlojupeko txapeldunak polemika sortu du asteazken honetan egin dituen adierazpenekin. Tourreko irabazle gehienek garaipena dopatuta lortu dutela esan du txirrindulari britainiarrak.
"Tourra debekatutako ezer hartu gabe irabazi duten txirrindulari gutxi daude. Esku batekin konta ditzaket Tourra dopatu gabe irabazi duten txirrindulariak. Iragan hamarkadako txirrindulari asko dopatu egin ziren liderraren elastiko horia lortzeko", esan du Bradley Wigginsek.
Baina Sky taldeko txirrindulariak egin dituen adierazpenak ez dira hor geratu. "Ni talde txiki baten nago, eta horrek erantzunkizuna eskatzen du. Eredugarriak izan beharra daukagu eta sinisgarritasuna lortu behar dugu inork armairuan hildakorik aurkitu ez dezan", gaineratu du Sky taldeko txirrindulariak.
Wigginsek París-Roubaixen eta Kaliforniako Tourrean parte hartuko duela baieztatu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa