Txirrindularitza
Taldea aurkitu du
Erredakzioa
Euskaltel Euskadiko txirrindulari ohiak taldea aurkitu du, eta Cadel Evans australiarrarekin batera arituko da BMC talde indartsuan.
Samuel Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Samuel Sanchez asturiarra BMC taldean arituko da 2014 denboraldian, Cadel Evans australiarrarekin batera, Jim Ochowicz manager nagusiak adierazi duenez.
Euskaltel Euskadiko lider ohia talde bila zebilen iragan denboraldia bukatu zenetik, eta talderik gabe gelditu izan balitz erretiratu egingo zela ere aitortu zuen.
Samuel Sanchez (36 urte) itzuli handietan eta Ardenetako klasikoetan (Amstel Gold Race, Liege-Bastogne-Liege eta Fleche Wallone) AEBetako taldea laguntzeko fitxatu dute.
"Aurreneko akordioa sinatu izan balu bezala sentitzen naiz", esan du Samuel Sanchezek. "Talde guztiari eskerrak eman nahi dizkiot, batez ere Andy Rihs eta Jim Ochowiczi, World Tour mailako talderik garrantzitsuenetariko batean hartzeagatik".
"Txirrindulari gazteei nire esperientzia eman eta Cadel Evans laguntzea espero dut", azaldu du asturiarrak. BMC taldeak Cadel Evans Italiako Girorako liderra izendatu du, eta Tejay Van Garderen Frantziako Tourrean izango da taldeburu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa