18:10

Txirrindularitza

Agurra, heltzear

Euskaltelek bere historiako azken taldea aurkeztu du

Mikel Landa, Juan Jose Lobato, Mikel Astarloza, Garikoitz Bravo, Ricardo Garcia, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo txirrindulariek osatzen dute Pekineko Itzulian parte hartuko duen taldea.

  • Euskaltel azken lasterketa heldu da

    Euskaltel azken lasterketa heldu da. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Landa, Juan José Lobato, Mikel Astarloza, Garikoitz Bravo, Ricardo García, Juan José Oroz, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo txirrindulariek osatzen dute Pekingo IV. Itzulira joango den taldea, Euskaltel-Euskadik webgunean jakitera eman duten bezala.

World Tour kategoriako lasterketa da, eta urriaren 11tik 13ra bitartean jokatuko da.

Euskaltel-Euskadiren azken lasterketa izango da Pekingoa. Une historikoa da, zalantzarik gabe, 20 urteko historiari amaiera emango baitio.

Talde lehiakorra osatu dute, eta Alvaro Gonzalez de Galdeanoren esanetara arituko dira. Gaztea izan arren, ekialdeko hitzordu horretako beteranoetako bat da Mikel Landa. "Euskaltel-Euskadin hasi nintzenetik, urtero hartu dut parte; hirugarren urtea izango dut aurtengoa. Urteroko ilusio berarekin noa. Hango zaleek oso ondo hartzen gaituzte, eta plazera da han lehiatzea". Bere helburuei dagokienez, hau esan du arabarrak: "Gustatuko litzaidake etaparen bat irabaztea eta sailkapen nagusian postu ona eskuratzea, baina badakit oso zaila dela. World Tour kategoriako proba bat da, eta puntu asko daude jokoan; beraz, lehiakortasunik ez da faltako, eta zaila izango da. Edonola ere, lan ona egiteko gogoz goaz".

Euskaltel-Euskadiren historiako azken lasterketa izango da. Taldea garai bateko ikur izan da, eta ni haren parte izan naiz. Saiatuko gara lan txukuna egiten eta egoerak agintzen duen maila ematen".

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena