06:29

Txirrindularitza

Radio Euskadin

Madariaga: 'Taldea euskal herritarrona da, ez Euskaltelena'

Erredakzioa

Euskadi Fundazioaren presidentearen ustez, Euskaltelek negoziazioetan 'behar baino gehiago hitz egin du'.  

  • Miguel Madariaga, Euskadi Fundazioaren presidentea

    Miguel Madariaga, Euskadi Fundazioaren presidentea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Madariagak, Euskadi Fundazioaren presidenteak, Fernando Alonsoren eta Euskaltelen arteko negoziaketetaz hitz egin du Radio Euskadin.

'Euskaltel ezagututa, behar baino gehiago hitz egin dutela eta antzinako akatsak zuzendu nahi izan dituztela uste dut', esan du Madariagak. Euskaltel-Euskadi taldeko managerra izandakoak egoera tristea dela aitortu du, eta 'taldea euskal herritarrona da, ez Euskaltelena', nabarmendu du. 'Babesleek zerbait ikusiko zuten, egungo egoera tamalgarria da', gehitu du Madariagak.

Txirrindularien etorkizuna kolokan dago orain, eta hori da gehien kezkatzen duena. 'Euskadiko Federazioak aurreneko pauso bat eman beharko luke orain, eta gero erakundeek... Halere, egun, txirrindularitzarekiko borondaterik ez dagoela uste dut', gaineratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena