10:20

Txirrindularitza

Behin-behineko hitzarmena

Samuel Sanchez: 'Hau edozein garaipen baino handiagoa da'

Erredakzioa

Fernando Alonsok txirrindularitzan apustu garrantzitsua egingo duela konfirmatu du Euskaltel Euskadiko liderrak. "Orain, taldea eraikitzen hasi behar da", esan du asturiarrak.

  • Samuel Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

    Samuel Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Samuel Sanchezek Fernando Alonso eta Euskaltel taldearen arteko behin-behineko hitzarmena "edozein garaipen baino handiagoa" dela esan du, Espainiako Itzuliko 9. etapa bukatu ondoren.

"Guk, nazioarteko txirrindularitzak eta kirolaren munduak orokorrean lor dezakegun garaipenik onena da", azaldu du Samuel Sanchezek.

"Epe ertain eta luzerako proiektua da, eta argi dago Alonsok txirrindularitzaren aldeko apustua garrantzitsua egingo duela. Hala ere, taldea orain eraikitzen hasi beharko du", azpimarratu du asturiarrak.

"Txirrindularitzaren familiak pozik egoteko arrazoia du, enpresak eta babesleak erakar ditzakeen pertsona bat helduko baita", esan du Euskaltel Euskadiko liderrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena