Txirrindularitza
6. etapa
Erredakzioa
Ihes eginda iritsi dira Joaquim rodriguezekin batera, eta 44 segundo atera dizkiote Samuel Sanchezi, Contadorri eta Hornerri. Froomek lidergoa galdu du, 50 segundora iritsita.
Vincenzo Nibali da Tirrenoko lider berria. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Vincenzo Nibalik (Astana) Tirreno Adriatikoa irabazteko aurrerapausoa eman du astelehen honetan. Peter Saganek (Cannondale) irabazi du seigarren etapa, baina Liquigaseko txirrindulari italiarrak lidergoa eskuratu du, eta 34 segundoko abantaila du sailkapen nagusian bigarren postuan dagoen Chris Froomerekiko (Sky). Tirreno Adriatikoa astearte honetan amaitzen da, eta azken etapa 9,2 kilometroko erlojupekoa izango da. Horrek, garaipena eskuratzeko aukera handia emanten dio Nibaliri. Joaquim Rodriguez (Katusha) da hirugarren liderrarengandik 37 segundora, eta Alberto Contador (Saxo Tinkoff) dago laugarren postuan, Nibalirengandik 40 segundora.
Seigarren etapa Porto Sant'Elpidion hasi eta bukatu da, eta 209 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek. Etaparen profila gorabeheratsua izan da. Fabian Cancellarak, Damiano Cunegok, Angel Viciosok, eta Beñat Intxausti (Movistar) eta Egoi Martinez (Euskaltel) euskal txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Bost txirrindulari hauek osatutako ihesaldia helmugarako 14 kilometro falta zirenean bukatu da.
Azken hamabi kilometroen profila oso gorabeheratsua izan da, eta errepidea bustita egon da euriagatik. Vincenzo Nibali sailkapen nagusiko hirugarren sailkatua zen etapa bukatu aurretik, eta maldan behera eradoa jo zuen. Peter Saganek eta Joaquim Rodriguezek eman zioten erantzuna Nibaliren erasoari. Chris Froome liderrak denbora galdu zuen malda igoeran, eta atzeratuta geratu zen.
Azken kilometora ihes eginda iritsi dira Sagan, Nibali eta Joaquim Rodriguez, eta Saganek aise irabazi du esprinta. Nibali bigarren izan da, eta Joaquim Rodriguez hirugarren. Bigarren multzoan Mauro Santambrogio (Vini Fantini), Samuel Sanchez (Euskaltel), Christopher Horner (RadioShack) eta Alberto Contador sartu dira, irabazlearengandik 44 segundora. Ondoren, hirugarren multzoan Chris Froome sartu zen Nibalirengandik 50 segundora.
Seigarren etapako sailkapena:
.1. Peter Sagan (SVK) Cannondale 5.46.17
.2. Vincenzo Nibali (ITA) Astana + 02
.3. Joaquim Rodriguez (ESP) Katusha d.b.
.4. Mauro Santambrogio (ITA) Vini Fantini + 44
.5. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel-Euskadi d.b.
.6. Christopher Horner (USA) RadioShack d.b.
.7. Alberto Contador (ESP) Saxo-Tinkoff d.b.
.8. Jurgen Roelandts (BEL) Lotto + 50
.9. Thor Hushovd (NOR) BMC d.b.
10. Simon Geschke (ALE) Argos-Shimano d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 27.57.26
.2. Chris Froome (GBR) Sky + 34
.3. Joaquin Rodriguez (ESP) Katusha + 37
.4. Alberto Contador (ESP) Saxo-Tinkoff + 48
.5. Michal Kwiatkowski (POL) Omega Pharma + 58
.6. Christopher Horner (USA) RadioShack + 1.05
.7. Mauro Santambrogio (ITA) Vini Fantini + 1.20
.8. Pryzemyslaw Niemiec (POL) Lampre + 2.54
.9. Andrey Amador (CRC) Movistar + 2.58
10. Wout Poels (HOL) Vacansoleil + 3.08
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa