12:16

Txirrindularitza

Lehen etapa

Omega Pharma-Quick Step, nagusi taldekako erlojupekoan

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi azken postuan sailkatu da 20 minutu eta 30 segundoko denborarekin. Mark Cavendish da probako aurreneko liderra.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Omega Pharma-Quick Stepek irabazi du Tirreno Adriatikoko taldekako erlojupekoa, eta Mark Cavendish da lasterketako lehen liderra. Vincenzo eta Donoratico arteko erlojupekoak 16,5 kilometroko ibilbidea izan du.

Talde irabazleak 19 minutu eta 24 segundoko marka ezarri du helmugan. Movistar izan da bigarren 11 segundora, eta BMCk bukatu du etapa hirugarren postuan, irabazleengandik 16 segundora. Alberto Contadorren Saxo Tinkoff zazpigarren izan da, 32 segundora.

Euskaltel-Euskadik erolupeko kaskarra egin du. Talde laranjak 20 minutu eta 30 segundo behar izan ditu helmugara iristeko, eta azken postuan bukatu dute taldekako erlojupeko etapa.

Taldekako erlojupekoaren sailkapena:

1. Omega Pharma-Quick Step 19:24
2. Movistar Team 19:35
3. BMC 19:40
4. Cannondale 19:43
5. Astana 19:44
6. Orica-Greenedge 19:48
7. Sky 19:49
8. Team Saxo-Tinkoff 19:56
9. Lampre-Merida 19:59
10. RadioShack-Leopard 20:00
11. Blanco 20:01
12. NetApp-Endura 20:03
13. Katusha 20:08
14. Argps-Shimano 20:15
15. Lotto-Belisol 20:19
16. Garmin-Sharp 20:21
17. MTN-Qhubeka 20:24
18. FDJ 20:26
19. Vacansoleil-DCM 20:28
20. Ag2r-La Mondiale 20:29
21. Vini Fantini 20:30
22. Euskaltel-Euskadi 20:30

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    13 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena