15:13

Txirrindularitza

Bihar deklaratu behar zuen

Jesus Manzano aztertu zuen medikua hil da

Erredakzioa

Francisco Aguanellek txirrindulari ohia aztertu zuen abenduaren 20an, bere kirol ibilbidean zehar hartutako dopin substantziek sortutako osasun arazoak baieztatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francisco Aguanell auzitegiko medikua hil da. Aguanellek Jesus Manzanori egindako azterketa medikoaren ondorioak azaldu behar zituen Puerto Operazioaren auziko epaiketan, asteazken honetan. Manzano Espainiako txirrindularitzaren dopin praktikak salatzen lehena izan zen.

Iturri juridikoek gaur azaldu dutenez, Aguanell bihotzekoak jota hil zen atzo.

Iragan abenduaren 20an, auzitegiko medikuak Manzano aztertu zuen, txirrindulariaren kirol ibilbidean zehar hartutako dopin substantziek sortutako osasun arazoak baieztatzeko. Manzano akusazio partikularra da auzian, eta lekuko gisa deklaratuko du asteazken honetan.

Madrilgo txirrindulari ohiak Espainiako txirrindularitzaren dopin praktikak salatu zituen As egunkarian, 2004ko martxoan: Fuentes medikua dopin sareko arduradun nagusia zela salatu zuen, azterketa klinikoak egiten ziren egoitzak kokatu eta erabilitako teknikak zehaztu zituen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena