14:37

Txirrindularitza

Aurkezpen ofiziala

Gonzalez de Galdeano: 'Helburu nagusia Pro Tourrean mantentzea da'

Erredakzioa

Mikel Nievek aurten Frantziako Tourrean debuta egingo duela baieztatu du Euskaltel Euskadi taldeko manager nagusiak. Igor Antonek Frantziako lasterketa handian parte hartuko duela esan du Galdeanok.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadi taldeko manager nagusiaren hitzetan, talde laranjaren helburua nagusia 2013ko denboraldian "ez da Tourra izango, ezta beste lasterketarik ere, munduko ligarik onenean mantentzea baizik".

Taldearen xedeak azaldu ditu Galdeanok gaur, Euskaltelen aurkezpen ofizialean. Samuel Sanchez asturiarrak Italiako Giroa eta Euskal Herriko Itzulia helburu nagusi izango dituela baieztatu du managerrak.

Gainera, Mikel Nievek aurten Frantziako Tourrean debuta egingo duela baieztatu du Galdeanok. Era berean, Igor Antonek Frantziako lasterketa handian parte hartuko duela esan du. "Txirrindulari gazteak hazten jarraitzeko kapaz izatea" nahi du Euskalteleko arduradunak.

Azkenik, Igor Gonzalez de Galdeanok txirrindulari atzerritarrei ongietorria eman die eta Victor Cabedo eta Iñaki Lejarreta gogorarazi ditu.

Bestalde, Euskaltelek Tour Down Under 2013 probarako (urtarrilaren 22tik 27ra) eta 'People´s Choice Classic' probarako (urtarrilaren 20an) taldea eratu du dagoeneko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena