Itzuli Women 2022 zuzen-zuzenean, maiatzaren 13tik 15era bitartean jokatuko diren 3 etapen ibilbidea
#-itzulia_women-#
2. etapa
A. B. E. | EITB Media
Demi Vollering Itzulia Women lasterketako liderrak bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Nagusi izan da bigarren etapan, esprintean Soraya Paladin eta Marlen Reusser mendean hartuta.
Albisteak (3)
Demi Volleringek (SD Works) irabazi du 2023ko Itzulia Women lasterketako bigarren etapa larunbat honetan, maiatzaren 13an, eta lidertza sendotu du. Herbeheretarrak bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena aurtengo edizioan.
Txirrindulariek Gasteiz eta Amurrio arteko 133,2 kilometroko ibilbideari egin diote aurre. Mugimenduak egon dira hasieran, baina ez da ihesaldirik sortu. Helmugarako 50 kilometro baino gutxiago falta zirenean sortu da lehen ihesaldia: Silvia Magri (Israel-Premier Tech Roland), Giorgia Vettorello (BePink) eta Maria Novolodskaya (Lifeplus Wahoo) txirrindulariek egin dute aurrera. Hirukoteak, ordea, ez du asko iraun lasterketa buruan, tropelak harrapatu egin baititu Malkuartu mendatean.
Malkuartuko igoerako azken txanpan tropela hautsi egin da eta faboritoen taldea geratu da lasterketa buruan. Orduan, eraso saiakerak egon dira, baina Demi Vollering liderra taldeburu duen SD Works taldeak kontrol lan ona egin du. Geroago, txirrindulari gehiagok egin dute bat tropelarekin.
Ondoren, Claire Steelsek (Israel-Premier Tech Roland) erasoa jo, eta aurrera egin du. Britainia Handiko txirrindulariak zuloa ireki, eta 42 segundorainoko errenta bereganatu du.
Azken hamar kilometroetan sartu ostean bizitu du erritmoa tropelak Movitarren eskutik. Pixkanaka-pixkanaka, tropela Steelsekiko zuen desabantaila murrizten hasi da. Helmugarako 5,5 kilometro falta zirenean, aldapatxo baten, Katarzyna Niewiadomak (Canyon//SRAM Racing) jo du erasoa eta berarekin batera egin du aurrera Volleringek. Biek ala biek bat egin dute Steelsekin. Ondoren, Olivia Barilek (UAE Team ADQ) eta Annmiek van Vlutenek (Movistar) egin dute bat hirukotearekin. Geroago, beste zazpi txirrindulari iritsi dira lasterketa burura.
Beraz, hamabi txirrindulariko tropeltxokoen artean erabaki da irabazlea. Esprintean Vollering izan da nagusi, Soraya Paladin (Canyon//SRAM Racing) bigarren eta Marlen Reusser (SD Works) hirugarren.
Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Demi Volleringek. Liderrak 56 segundo ateraten dizkio Marlen Reusser taldekideari, 1'05" Katarzyna Niewiadoma (Canyon//SRAM Racing) hirugarrenari eta 1'11" Olivia Baril eta Annemiek van Vleuten sailkapeneko laugarren eta bosgarrenei hurrenez hurren.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa