Itzuli Women 2022 zuzen-zuzenean, maiatzaren 13tik 15era bitartean jokatuko diren 3 etapen ibilbidea

#-itzulia_women-#

13:38

#-itzulia_women-#

1. etapa

Volleringek jantzi du 2023ko Itzulia Women lasterketako liderraren elastikoa, lehen etapa irabazita

A. B. E. | EITB Media

Demi Volleringek bereganatu du garaipena 2023ko Emakumeen Itzuliko estreinako etapan. Ondorioz, liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretarrak Urkaregiko igoeran jo du erasoa, eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Reusser izan da bigarren, Niewiadoma hirugarren, eta Van Vleuten, laugarren.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Demi Volleringek (SD Works) irabazi du 2023ko Itzulia Women lasterketako lehen etapa asteazken honetan, maiatzaren 12an, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Marlen Reusser (SD Works) taldekidea izan da bigarren, 47 segundora, eta Katarzyna Niewiadoma (CANYON//SRAM Racing) hirugarren, irabazlearekiko 49 segundora. Lasterketa irabazteko faborietako bat den Annemiek van Vleutenek (Movistar) laugarren postuan gurutzatu du helmuga, garailearekiko 51 segundora.

Txirrindulariek Etxebarria eta Markina-Xemein arteko 122 kilometroko ibilbideari egin diote aurre, eguraldi petralarekin. Euria eta haizea izan dira protagonista.

Miryan Nuñezek (Massi Tactic Women's Team) egin du lehen ihesaldi saiakera. Ekuadorko txirrindularia lasterketaren buruan ibili da, baina tropelak ez dio utzi abantaila handiegirik hartzen, eta helmugarako 74 kilometro falta zirenean harrapatu du Nuñez.

Ondoren, beste ihesaldi saiakera batzuk izan dira, baina tropelak ez ditu baimendu. Hala ere, helmugarako 43 kilometro falta zirenean, tropeletik jauzi egin dute Anna Kiesenhoferrek (Israel-Premier Tech Roland) eta Aurela Nerlok (Massi Tactic Women's Team). Bikoteak kilometro batzuk eman ditu lasterketaren buruan, baina ez dute 35 segundo baino gehiagoko abantailarik lortu. Hala, tropelak Urkaregi 2. mailako mendatea igotzen hasi aurretik harrapatu ditu.

Urkaregiko igoeran hasi da faboritoen arteko lehia. Demi Volleringek jo du erasoa mendatearen hasieran, eta berak bakarrik egin du aurrera, aurkari guztiak atzean utzita. Atzetik, hirukote bat saiatu da ahalik eta denbora gutxien galtzen: Annemiek van Vleuten (Movistar), Marlen Reusser (SD Works) eta Katarzyna Niewiadoma (CANYON//SRAM Racing).

Pixkanaka-pixkanaka, Van Vleutenen abantaila handitzen joan da, eta Urkaregiko igoeran 51 segundoko errenta lortu du atzeko taldearekiko. Van Vleutenek, Reusserrek eta Niewiadomak osatutako hirukotearekin bat egin du Olivia Barilek (UAE Team ADQ), eta laukoteak bat eginda harrapatu du Ukaregiko gaina.

Jaitsiera arriskutsua izan da, errepidea bustita zegoelako, baina, zorionez, ez da erorikok izan. Azkenean, Volleringek lortu du garaipena, aurkariei abantaila handia aterata gainera. Reusserrek biribildu du SD Works taldearen eguna, helmuga bigarren postuan gurutzatu baitu, 47 segundora. Bi segundo geroago sartu da Niewiadoma, hirugarren postuan. Van Vleuten laugarren izan da, eta 51 segundo galdu ditu liderrarekiko.

Ikusi hemen sailkapen guztiak

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena