2022ko Itzulia Women lasterketako 1. etapa, Gasteiz – Bastida (105,9 km)
#-1_etapa_itzulia_women-#
Ostirala, maiatzak 10
EITB MEDIA
Lasterketaren etaparik luzeenarekin abiatuko da. Ihesaldirako jardunaldi aproposa da, eta hiru helmuga puntuagarri ditu; azkena Itziarren dago, amaieratik 20 kilometrora.
Itzulia Women 2024ko lehen etaparen profila. Irudia: itzulia-women.eus.
Itzulia Women lasterketaren lehen etapa maiatzaren 10ean, ostiralean, abiatuko da Gasteiztik, eta Elgoibarren amaituko da, 140 kilometroko ibilbidea egin ostean. Parte hartzaileak 09:48an aterako dira: antolakuntzaren aurreikuspenaren arabera, irabazleak 13:18 eta 13:42 artean bukatuko du.
Hala, Itzuliaren hirugarren edizioa etapa luzeenarekin hasiko da, pilatutako altuera garaiena duenarekin, gainera. Hiru mendate puntuagarritatik pasako dira txirrindulariak: Olaeta (3. mailakoa), Azkarate (2. mailakoa) eta Itziar (3. mailakoa). Horiez gain, etengabeko gorabeherei aurre egin beharko diete.
Ihesaldia bilatzeko etapa aproposa izan daitekeela nabarmendu du antolakuntzak, Olaetako mendatea baino lehen (37,7. kilometroan iritsiko dira gora) edo igoeran. Era berean, kontuan hartu beharra dago etaparen amaieran etengabe goruntz doazela, helmugara doan goranzko lautada batekin, Elgoibarren.
Gasteiz atzean utzita, Legutiotik barrena ibiliko da lasterketa, Olaetara igo aurretik. Hirugarren mailako mendatea da (1,9 kilometro), baina gogorra, batez beste % 9ko aldapa duelako. Gipuzkoara iritsi aurretik dago Olaeta. Ondoren, Bergara, Soraluze eta Elgoibar herriak pasako dituzte, Azkaratera heldu aurretik (2. mailakoa, 88,5. kilometroan). 4,2 kilometroko igoera da, batez beste % 7,3ko aldapekin.
Jarraian, Azpeitia zeharkatuta, 42 kilometro geratuko dira bukatzeko. 120,8. kilometroan, Itziarrera (3. mailakoa) igo beharko dute, 7,1 kilometro eginda, batez beste % 2,8ko aldapekin. Handik behera, Deban, eguneko bigarren esprinta joko dute; lehenengoa 81,8. kilometroan izango da, Elgoibarren. Lehen eguneko ibilbidea hor amaituko da, Elgoibarren.
Elgoibarko podiumean ospatuko du irabazleak, bai etaparen garaipena bai maillot horia. Beste bi egun dituzte aurretik.
Etapa zuzenean ikusteko aukera izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi 2. etapako profila | Ikusi 3. etapako profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
ETAPAREN AZKEN KILOMETROAK
------------------------------------------------------
ETAPAREN MAPA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (maiatzak 10)
Ibilbidea: Gasteiz - Elgoibar
Distantzia: 140 km
Hasiera-ordua: 09:48
Amaiera-ordua: 13:42 (36 km/h) | 13:30 (38 km/h) | 13:18 (40 km/h).
Goranzko desnibel metatua: 2.164 metro
Mendiko saria: Olaeta (3. mailakoa), 37,7. kilometroan; Azkarate (2. mailakoa), 88,5. kilometroan; Itziar (3. mailakoa), 120. kilometroan.
------------------------------------------------------
1. ETAPAKO MENDATEAK
OLAETA (3. MAILAKOA)
------------------------------------------------------
AZKARATE (2. MAILAKOA)
------------------------------------------------------
ITZIAR (3. MAILAKOA)
2024KO ITZULIA WOMENEKO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 10): Gasteiz – Elgoibar (140 km)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa