Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Gonbidapena
EITB Media
Italiako Giroaren gonbidapena jaso du uztailaren 7tik 14ra jokatuko den lasterketan parte hartzeko.
Laboral Kutxako zenbait kide denboraldiaurreko lan-saio batean. Argazkia: EITB Media
Albisteak (4)
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa txirrindularitza taldea lehen aldiz arituko da Women's WorldTour mailako Italiako Giroan, uztailaren 7tik 14ra, RCS Sport lasterketa horren antolatzaileak ostiral honetan iragarri dituen gonbidapenetako bat jaso baitu.
Horrela, taldeak bere hirugarren itzuli handian parte hartuko du 2024an; izan ere, La Vuelta Espainiako itzulian aritu zen maiatzean eta Frantziako Tourrerako gonbidapena ere jaso du, abuztuaren 12tik 18ra bitartean aritzeko. Euskal taldearen aburuz, etapakako proba handienetako hirutan parte hartzeko aukera izateak "Euskadi Fundazioaren emakumezkoen egitura profesionala maila goreneko nazioarteko tropelean eta egutegian egonkortzen du".
Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduradunaren hitzetan, "Italiako Giroaren irteeran egotea sekulako albistea da, eta poz handiz hartu dugu. Gure ibilbidea eta urtero ematen ditugun urratsak ziurtatzen dituen gonbidapena da, eta denboraldi hasierako sari bat. Indarrez eta motibazioz betetzen gaitu. Munduko txirrindularirik onenak lehiatuko dira bertan, eta horregatik gure helburuak ondo zehaztu beharko ditugu eta lasterketa ondo prestatu. Ilusiorik ez zaigu faltako irteeran, eta indarrak eta protagonistak izatea espero dugu".
HAUTATUTAKO TALDEAK
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) arabera, araudiari jarraituz, ofizioz daude sailkatuta UCI Women's World Teams kategoria duten 15 taldeak:
AG Insurance - Soudal Team (BEL)
Canyon//Sram Racing (ALE)
Ceratizit - WNT Pro Cycling Team (ALE)
FDJ-Suez (FRA)
Fenix-Deceuninck (BEL)
Human Powered Health (USA)
Lidl - Trek (USA)
Liv-AlUla-Jayco (AUS)
Movistar Team
Roland (SUI)
Team dsm-firmenich PostNL (PSB)
Team SD Worx - Protime (PSB)
Team Visma | Lease a Bike (PSB)
UAE Team ADQ (UAE)
Uno-X Mobility (NOR)
Horrez gain, 2023ko emakumezkoen Kontinental mailako sailkapeneko lehen bi taldeak ere parte-hartzaileen arteko zerrendan ageri dira, hots, Cofidis Women Team (FRA) eta Tashkent City Women Professional (UZB).
Azkenik, antolatzaileek bost talde gonbidatu dituzte:
Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa
Bepink-Bongioanni (ITA)
EF Education - Cannondale (USA)
Isolamant-Premac-Vittoria (ITA)
Top Girls Fassa Bortolo (ITA)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa