Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
19. etapa
EITB MEDIA
Decathlon AG2R taldeko txirrindulari italiarrak lortu du garaipena 2024ko Italiako Giroaren hemeretzigarren etapan. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan, eta Tadej Pogacar eta Giroko gainerako onenak irabazlea baino ia hamasei minutu beranduago helmugaratu dira.
Decathlon AG2R taldeko Andrea Vendrame txirrindulari italiarrak irabazi du, ostiralean, 2024ko Italiako Giroaren hemeretzigarren etapa, Sappadan, bakarka, eguneko ihesaldiko indartsuena izan baita; izan ere, ihesaldiko gizonek alde handia lortu dute, tropelarekiko. Bitartean, sailkapen nagusian, UAE Emirates taldeko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, maglia arrosa soinean duela; ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan ziklista esloveniarra buru duen sailkapenean.
Profil gorabeheratsua zuen etapak, bigarren zatian, eta maila handiko ihesaldi batek markatu du eguna. Hemeretzi txirrindulari sartu dira lasterketa buruko multzoan, eta garaipena euren artean jokatu ahal izateko moduko aldea lortu dute. Amaierarako 50 kilometro baino gutxiago gelditzen zirela, 2. mailako Passo Duronen, iheslarien arteko erasoak hasi dira; Julian Alaphilippe (Soudal) ahalegindu da lehenengo, ihesaldian gizon batzuk lehiatik at utzita, eta, gerora, helmugarako 28 kilometro aurretik zituztela, Andrea Vendramek jo du aurrera. Italiarrak minutu inguruko aldea lortu du, berehala, atzetik zihoazen ziklistekiko.
Ederra izan da ikustea zein ondo heldu dion egoerari etapako garaipenak. Vendramek, 29 urtekoa bera, bazuen Giroko etapa bat palmaresean, 2021ean ere erdietsi baitzuen, eta orain, beste behin, maisutasuna erakutsi du ihesaldietan, argi utzi du trebea dela, eta lasterketa oso ondo ikusten duela. Euria izan du lagun, eta ibilbidea ez zen batere erraza; baina, nolanahi ere, alde handiz helmugaratu da, eta denbora luzea izan du lortutako garaipena ospatzeko.
Atzean, sailkapen nagusiko lehian dabiltzan gizonen artean, ezer gutxi jazo da. Hori bai, Geraint Thomasek (INEOS) sustoa izan du, sei kilometro gelditzen zirela; galestarrak erorikoa izan du, baina ez omen zaio ezer larririk gertatu. Hirugarren sailkatuak segituan egin du bat multzoarekin; lasterketako onenek larunbateko jardunaldi gogorrerako gorde dituzte indarrak.
Larunbatean, 2024ko ekitaldiko azken mendiko etapa izango da Italiako Giroan, hogeigarrena. Alpagon irten eta Bassano del Grappan amaituko da, eta 184 kilometroko ibilbidea du; tartean, txirrindulariek 1. mailako Monte Grappa igo beharko dute, bi aldiz.
Etapako sailkapena
1 - VENDRAME Andrea (Decathlon) 3:51:05
2 - SANCHEZ Pelayo (Movistar) + 0:54
3 - STEINHAUSER Georg (EF Education) + 1:07
4 - NARVAEZ Jhonatan (INEOS) + 2:27
5 - PLAPP Luke (Jayco) d. b.
6 - VELASCO Simone (Astana) + 2:30
7 - TRATNIK Jan (Visma) d. b.
8 - VALGREN Michael (EF Education) d. b.
9 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) + 2:32
10 - HERMANS Quinten (Alpecin) + 3:52
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 71:24:03
2 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 7:42
3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 8:04
4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 9:47
5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 10:29
6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 11:10
7 - BARDET Romain (DSM) + 12:42
8 - RUBIO Einer (Movistar) + 13:33
9 - ZANA Filippo (Jayco) + 13:52
10 - HIRT Jan Soudal (Soudal) + 14:44
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa