Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Asteazkena, maiatzak 22
EITB MEDIA
Mendiko etapa, lau igoera handirekin. Orotara, 4.200 metroko desnibela du eta helmuga lehen mailako Passo Brocon mendatean dago; 12 kilometroko igoera % 6,5eko batez besteko aldaparekin.
Italiako Giroko 17. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
Maiatzaren 22an, asteazkena, Italiako Giroko 17. etapa jokatuko da, 159 kilometroko jardunaldia, Selvadi Val Gardena eta Paso del Brocon artean. Mendiko etapa da, laburra, baina bizia.
17. etapa 12:30etan hasiko da eta iritsiera azkarrena 16:43etarako aurreikusita dago, eta motelena, aldiz, 17:31etarako.
Ibilbidea 2. mailako Passo Sellara igoerarekin hasiko da; 8,9 kilometroko igoera, % 7,4 batez besteko maldarekin, eta % 11ko gehieneko penditzarekin.
Jaitsiera luze baten ondoren, txirrindulariak Predazzora iritsiko dira, eta bigarren igoerari ekingo diote, oraingoan 1. mailako Passo Rollera. 19,8 kilometroko igoera da, % 4,8ko batez besteko aldaparekin: lehenengo lau kilometroak eta azkenengo seiak ia % 7ko inguruko aldapa dute, eta bi zati horien artean dagoen ibilbide tartea, Paneveggio aintzira ingurukoa, berriz, sasi lautada da.
Hortik jaitsi eta 25 bat kilometro aurrerago, 3. mailako Passo Gobbera mendira iritsiko dira. 5,8 kilometroko igoera da, batez besteko % 5,8ko maldarekin. Honen ostean, etapa bukaerako amaiera ikusgarria iritsiko da: Passo Broconera igoera bikoitza. Lehenengo igoera ekialdetik egingo dute, eta bigarrena hegoaldetik eta mendebaldetik.
Lehen igoera 15,4 kilometroko gorako konstantea da. Lehenengo 1,5 kilometroak sasi lautada bat dira, eta gainerako igoeretan maldak % 6 ingurukoak dira.
Ondoren, jaitsi eta bigarren igoerari ekingo diote, aurrekoaren antzik ere ez duena. Sasi lautada hasten da, hurrengo 4 kilometroek % 5,4ko malda dute, gero 2 kilometroko koska bat igoko dute % 8,5era, eta ondoren % 10,5eko malda duten hiru kilometro. Jarraian 2 kilometro egingo dituzte % 5eko maldarekin. Helmugarako igoera osoak 11,9 kilometro ditu, eta batez besteko aldapa % 6,5koa da.
Jarraitu etapa oso-osorik eta zuzenean eitb.eus-en 12:15etik aurrera, ETB4n 14:30etik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 17. Etapa (maiatzak 22)
Ibilbidea: Selva di Val Gardena – Passo Brocon
Distantzia: 159 km
Goranzko desnibel metatua: 4100 m
Hasiera-ordua: 12:30
Amaiera-ordua: 16:53 (36 km/h) | 17:11 (34 km/h) | 17:31 (32 km/h).
Mendiko saria: Passo Sella (2. mailakoa), 8,9. kilometroan; Passo Rolle (1. mailakoa), 67,6. kilometroan; Passo Gobbera (3. mailakoa), 100,4. Kilometroan; Albergo Passo Brocon (2. mailakoa), 127,2. kilometroan; Passo Brocon (1. mailakoa), 159. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
PASSO BROCON
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa