Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Asteazkena, maiatzak 15
EITB MEDIA
Bi zatitan banatu ahal dugu etapa hau: lehenengoan, 116. kilometrora bitartean, lasterketa Apeninoetan ibiliko da, eta ibilbide gorabeheratsua du, 3. mailako mendate bat barne; bigarrena, Adriatikoko kostaldean, laua da.
Italiako Giroaren 11. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
2024ko Italiako Giroak bigarren zatiari ekingo dio asteazkenean, maiatzaren 15ean, hamaikagarren etaparekin. Jardunaldia 12:15ean hasiko da, Foiano di Val Fortoren, eta Francavilla al Maren amaitu, 16:57tik 17:26ra bitartean. 207 kilometroko ibilbidea izango du, eta mendate puntuagarri bakarra, 3. mailako Pietracatella, 48,4. kilometroan.
Bi zati dezente bestelako ditu etapa honek: aurrenekoa, 116. kilometrora bitartean, alegia, Termoli udalerrira ailegatu arte, Apeninoetan jokatuko dute, eta profil gorabeheratsua du, luzeak ez diren igoerak eta jaitsierak dituela; bigarren zatia, ordea, Adriatiko itsasoaren kostaldean, laua da.
Egunak Francavilla al Maren izango du bukaera. Baliteke bertan beste esprint bat izatea, etapako profila aztertuta. Etapako azken 3,5 kilometroetan, ia-ia ez dago bihurgunerik, eta egokia da tarte hori, beraz, esprint nagusia egon dadin, baldin eta lasterketako bilakaerak eta txirrindularien indarrak hala ahalbidetzen badute hori.
Jarraitu etapa osorik eitb.eus-en, 11:55etik aurrera, eta zati erabakigarria, 15:00etatik aurrera, ETB1en ere.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 15)
Ibilbidea: Foiano di Val Fortore – Francavilla al Mare
Distantzia: 207 km
Goranzko desnibel metatua: 1.850 m
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:57 (44 km/h) | 17:11 (42 km/h) | 17:26 (40 km/h).
Mendiko saria: Pletracatella (3. mailakoa), 48,4. kilometroan.
ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa