Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Ostirala, maiatzak 26
EITB MEDIA
Dolomitetako mendiko etapa. Txitrrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte bata bestearen atzean. Helmuga lehen mailako Tre Cime Di Lavaredoko aterpean dago.
2023ko Italiako Giroko 19. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.
2023ko Italiako Giroko hemeretzigarren etapa jokatuko da maiatzaren 26an, ostiralean, 183 kilometroko ibilbidean. Tropela Longaronetik abiatuko da eta Tre Cime Di Lavaredon izango du helmuga. Txirrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte jardunaldian zehar, bata bestaren atzean.
Lehen mendatea Campolongo izango da (2. mailakoa): 3,9 kilometroko igoera du, batez besteko % 7ko pendizarekin. Ondoren, Valparola 1. mailako mendatea aurkituko dute: 14 kilometroko igoera du, eta batez beste % 5,6 pendiza duten aldapak. Hala ere, azken txanpan, % 9ko maldak ere baditu.
Ziklistek ez dute atsedenerako tarterik izango. Valparola jaitsi ostean, Giauko (1. maila) aldapei ekingo diete. Mendate horrek 9,9 kilometroko igoera du, eta maldek batez beste % 9,9ko pendiza dute, % 11,4rainokoa tarte batzuetan. Giau gainetik 40 kilometro geratuko dira helmugaraino.
Amaierako tarte horretan, bi mendate topatuko dituzte txirrindulariek: Passo Tre Croci eta Tre Cime di Lavaredo. Lehenengoa, Passo Tre Croci, 2. mailako mendatea da, 7,9 kilometroko igoera du, eta batez beste % 7,2ko maldak. Ia jarraian, jaitsiera txiki baten ostean, azken mendatea izango dute zain: Tre Cime di Lavaredo. Auronzo aterperaino igo beharko dute txirrindulariek. Mendate gogorra da, 7,2 kilometrokoa, eta batez beste % 7,6ko pendiza duten maldak ditu. Dena dela, azken 4 kilometroetan, % 12ko pendiza duten maldak ditu, eta % 18raino iristen dira batzuk.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 11:25etik aurrera; ETB4k 13:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin, eta, ohi legez, telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte.
Ikusi 18. etaparen profila | Ikusi 20. etaparen profila
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
Italiako Giroko Col Sant'Angelo eta Tre Cime de Lavaredo mendateetako igoerak. Argazkia: Italiako Giroa
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 19. etapa (maiatzak 26)
Ibilbidea: Longarone - Tre Cime Di Lavaredo
Distantzia: 183 km
Goranzko desnibel metatua: 5.400 m
Irteera ordua: 10:20
Iritsiera ordua: 16:52 (36 km/h) | 17:13 (34 km/h) | 17:36 (32 km/h).
Mendiko saria: Campolongo (2. mailakoa), 87,4 kilometroan; Passo Valparola (1. mailakoa), 112,1.kilometroan; Passo Giuau (1. mailakoa), 143,6 kilometroan; Passo Tre Croci (2. mailakoa), 169,6 kilometroan; Tre Cime Di Lavaredo (1.mailakoa), 183. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa