Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Maiatzak 20, larunbata
EITB MEDIA
Etapak mendate bakarra du, Passo del Sempione, 1. mailakoa, ibilbidearen hasieran. Gainetik helmugara iritsi arte 150 kilometro izango dituzte, lauak.
2023ko Italiako Giroko 14. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.
Mendiko bi etapen arteko trantsiziozko jardunaldia jokatuko dute larunbatean, maiatzak 20. Ibilbideak 193 kilometro ditu, Sierren hasita eta Cassano Magnagon amaituta, eta Suitzako Alpeen erdigunean hasiko da. Lehen kilometroetan ibilbidea gogortzen joango da Passo del Sempione 1. mailako mendatea igo arte. 20,2 kilometroko igoera da, batez besteko % 6,5eko aldaparekin. Malda gogorrenek % 14ko desnibela dute.
Jaitsiera luzea du mendateak, 150 kilometrokoa, eta zorrotz jokatzekoa. Ondoren, ibilbidea laua izango da azken kilometrora iritsi arte, hor % 3ko igoera txikia izango dute 300 metroko azken zuzengunera iritsi arte.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 14. etapa (maiatzak 20)
Ibilbidea: Sierre – Cassano Magnago
Distantzia: 193 km
Goranzko desnivel metatua: 1.600 m
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:58 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:32 (37 km/h).
Mendiko saria: Passo del Simpione (1. mailakoa), 56. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa