Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:11

Italiako Giroa

Maiatzak 17, asteazkena

Italiako Giroaren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Camaiore-Tortona (219 kilometro)

EITB MEDIA

Aurtengo Giroaren etaparik luzeenak bi zati desberdin ditu: lehenengoa laua da, baina bigarrenean, ordea, hainbat igoera eta jaitsiera daude, tarte erabakigarrian. Parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte; horietako bi 3. mailakoak dira, eta bestea 4. mailakoa.

  • 2023ko Italiako Giroko 11. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 11. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

219 kilometro ditu 2023ko Italiako Giroaren hamaikagarren etapak; aurtengo luzeena da, eta maiatzaren 17an jokatuko dute, asteazkenean. Parte-hartzaileak Camaioretik abiatuko dira, eta Tortonan amaitu; ibilbidea, lehen zatian, laua izango da, baina tarte erabakigarrian, aldiz, hainbat igoera eta jaitsiera daude. Mendiko sailkapenerako hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek; 3. mailako bi eta 4. mailako bat.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, La Speziak, Liguriako Apeninoetako sarreran, hasiko da etapako zatirik zailena. Ziklistek Passo del Bracco eta Colla de Boasi gainditu beharko dituzte Liguriako Apeninoak zeharkatzeko; bertako errepideak estuak dira, eta hainbat bihurgune dituzte, gainera.

Gerora, tropela bailarara helduko da, eta Alessandriako ordokia igarota, Passo della Castagnolara helduko da. Azken 30 kilometroetan, tropela errepide zabaletan ibiliko da.

Giroko hamaikagarren etapa honetan, hiru mendate izango dira: Passo del Bracco, 3. mailakoa, 60. kilometroan; Colla di Boasi, 3. mailakoa, 143. kilometroan; eta Passo della Castagnola, 4. mailakoa, 176.ean.

Egunero bezala, lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBko hedabideetan: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:15etik aurrera; ETB4k 14:15etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du, 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 10. etaparen profila | Ikusi 12. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Italiako Giroko 11. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroko 11. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 11. etapa (maiatzak 17)

Ibilbidea: Camaiore – Tortona

Distantzia: 219 km

Goranzko desnibel metatua: 2.100 m

Hasiera-ordua: 11:45

Amaiera-ordua: 16:57 (42 km/h) | 17:14 (40 km/h) | 17:32 (38 km/h).

Mendiko saria: Passo del Bracco (3. mailakoa), 80. kilometroan; Colla de Boasi (3. mailakoa), 143. kilometroan; Passo della Castagnola (4. mailakoa), 176,2. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena