Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

13:15

Italiako Giroa

Lehen positiboa covid-19an

Arkea taldeko Clement Russo, covid-19an positibo eman eta 2023ko Italiako Giroa utzi duen lehen txirrindularia

EITB MEDIA

Giroa larunbatean hasi zenetik, frantziar ziklistarena da antzeman duten covid-19ko aurreneko kasua.

  • Clement Russo, Giroaren aurkezpenean. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Clement Russo, Giroaren aurkezpenean. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arkea-Samsic taldeko Clement Russo txirrindulari frantziarrak positibo eman du covid-19an, eta, hortaz, 2023ko Italiako Giroa utzi du, Frantziako taldeak ostegunean jakitera eman duenez.

28 urteko txirrindularia larunbatean hasi zen Giroan covid-19an positibo eman duen aurreneko ziklista da. DSM taldeko Andreas Leknessund dago sailkapen nagusiko lehen postuan, eta Russo 107. postuan zegoen, 29 minutu eta 16 segundora.

Probak seigarren etapa du ostegunean. Etapa Napolin hasi eta amaituko da, eta 162 kilometroko ibilbidea izango du. EITBk osorik emango du lasterketa, eitb.eus-en, eta kilometro erabakigarriak telebistaz jarraitu ahalko dira, 14:30etik 15:10era, ETB4n, eta 15:10etik aurrera, ETB1en.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena