Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

15:26

Italiako Giroa

GIROKO 5. ETAPA

Evenepoelek erorikoa izan du Giroko 5. etapan, baina onik itzuli da lasterketara

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aske zebilen txakur bat errepidera atera da, eta Davide Balleriniren erorikoa eragin du. Ondoren, tropelaren beste alde batean, Belgikako txapelduna erori da.

3:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel belgikarra, Munduko txapelduna eta Giroko liderra asteartera arte, erori egin da Italiako lasterketako bosgarren etapa lehiatzen ari zela.

Aske zebilen txakur bat errepidera atera da, eta, horren eraginez, Davide Ballerini (Soudal) erori egin da tropelaren aurrealdean, ezkerreko partean.  Ia berehala, Evenepoelen (Soudal) istripua etorri da, tropelaren eskuinaldean. Hori ere txakurraren ondorioz jazo da, itxura batean, baina telebistako emanaldiaren irudietan ez da argi ikusi.

Aipatu bi erorikoak Atripalda eta Salerno (171 kilometro) elkartzen dituen etapako 20. kilometroan gertatu dira.

2022ko Espainiako Vueltako irabazleak zenbait minutu eman ditu lurrean, eta apur bat minduta altxatu da. Jarraian, bizikleta aldatu du, eta maglia arrosa lortzeko faborito nagusiaren zain zegoen tropelean sartu da. Txirrindulariak berak keinu bat egin die lasterketako kamerei hatz lodiaz, ondo zegoela adierazteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena