Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

10:32

Italiako Giroa

ASTEAZKENA, MAIATZAK 10

Italiako Giroaren 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Atripalda-Salerno (171 km)

EITB MEDIA

Ibilbide gorabeheratsua du, batez ere lehen zatian, eta esprinterrentzako egokia da, azken 15 kilometroak ia erabat lauak baitira.

  • 2023ko Italiako Giroko 5. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 5. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Italiako Giroko bosgarren etapa miatzaren 10ean, asteazkenean, jokatuko da. Ibilbideak 171 kilometro ditu, Atripalda eta Salerno artean, eta goranzko desnibel metatua 2.400 metrokoa da.

Etapako lehen bi herenak gorabeheratsuak dira, eta azken 15 kilometroak, berriz, lauak. Aurreikuspenen arabera, esprinterrentzako jardunaldi egokia izan daiteke.

Ibilbidean, bi tontor txiki igo beharko dituzte txirrindulariek, hirugarren mailakoak biak: Passo Serra, 11,6. kilometroan, eta Oliveto Citra, 113,9. kilometroan.

Bukaera laua eta luzea du etapak, Salernoko helmugara iritsi arte.

Salernoko helmugara iritsi arteko azken 15 kilometroak ia erabat lauak dira. Horri 800 metro luzeko azken zuzengunea batzen bazaio, etapa esprinterrentzat egokia dela ondorioztatu behar da.
 
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:30etik aurrera; ETB4k 14:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 4. etaparen profila | Ikusi 6. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 5. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 5. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 5. etapa (maiatzak 10)

Ibilbidea: Atripalda – Salerno

Distantzia: 171 km

Goranzko desnibel metatua: 2.400 m

Hasiera-ordua: 12:55

Amaiera-ordua: 16:58 (42 km/h) | 17:12 (40 km/h) | 17:26 (38 km/h).

Mendiko saria: Passo Serra (3. mailakoa), 11,6. kilometroan; Oliveto Citra (3. mailakoa), 113,9. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena