Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

00:12

Italiako Giroa

LARUNBATA, MAIATZAK 28

2022ko Italiako Giroko 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belluno – Marmolada (168 km)

EITB MEDIA

Giroa irabazteko faboritoen arteko lehia aurreikusten da, aproposa baita abantaila handiak lortu eta azken etapako erlojupekoari lasaiago ekiteko.

  • Italiako Giroko 20. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    Italiako Giroko 20. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (18)

Maiatzaren 28an Italiako Giroko azken-aurreko etapa jokatuko da, Belluno eta Marmolada artekoa, 168 kilometroko ibilbidearekin.

Giroa irabazteko faboritoen arteko lehia aurreikusten da, aproposa baita abantaila handiak lortu eta azken etapako erlojupekoari lasaiago ekiteko.

Passo San Pellegrino (1. mailakoa) izango da etapako lehen mendatea. Igoera oso luzea izango dute aurretik txirrindulariek; konkretuki, 18,5 kilometrokoa, malden batezbestekoa % 6,8koa delarik. 

Eguneko lehen mendatea igo ostean, jaitsierak Passo Pordoi (1. mailakoa) mendatearen hasieraraino eramango ditu parte-hartzaileak. Batezbesteko % 6,8ko maldak ditu 11,8 kilometroko igoera honek.

Passo Pordoi igo eta jaitsiera luze batek Marmolada mendateko hasierara arte eramango ditu txirrindulariak. Marmolada izango da eguneko azken mendatea. % 7,6ko batezbeteskoa duen 14 kilometroko igoeraren ostean kokatuta dago helmuga. Mendateko azken 6 kilometroak dira gogorrenak. Amaierarako 6 kilometro falta direnean hasten da zati gogorrena. txirrindulariek batezbesteko % 11,8ko malda duen 3 kilometroko zatia gainditu beharko dute lehenengo, gehieneko % 13,4ko maldekin. Amaierako 2,6 kilometroek batezbesteko % 10,5eko maldak dituzte, gehieneko % 11,4ko aldapekin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:05etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 20. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 20. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it


FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 20.etapa (maiatzak 28)

Ibilbidea: Belluno – Marmolada

Distantzia: 168 km

Hasiera-ordua: 12:15.

Amaiera-ordua: 16:55 (37 km/h) | 17:13 (35 km/h) |17:33 (33 km/h).

Mendiko saria: Passo San Pellegrino (1. mailakoa), 81,9. kilometroan; Passo Pordoi, (Copi gaina), 123,4. Kilometroan; eta Marmolada (1. mailakoa), 168. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena