Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:07

Italiako Giroa

4. etapa

Kamnak bereganatu du Etnan amaitu den etapa eta Juan Pedro Lopez da Giroko lider berria

A. B. E. | EITB Media

Lennard Kamna eta Juan Pedro Lopez ihes eginda iritsi dira azken metroetara, eta alemaniarrak erdietsi du garaipena. Bigarren izan den txirruindulari espainiarrak maglia arrosa jantzi du. Pello Bilbao eta Mikel Landa faboritoen tropelean helmugaratu dira.

  • Kamna

    Kamna, garaipena ospatzen, eta Lopez atzetik. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lennard Kamnak (BORA-hansgrohe) irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, astearte honetan (maiatzak 10) Avola eta Etna artean egin dena, eta 172 kilometroko ibilbidea izan duena. Bigarren izan den Juan Pedro Lopez (Trek-Segafredo) da lasterketako lider berria.

Ihes eginda iritsi dira azken metroetara Kamna eta Lopez. Bi txirrindularien artean erabaki da garaipena; Lopez ia erori egin da azken bihurgunean, metro batzuk galdu ditu Kamnarekiko eta alemaniarrak erdietsi du garaipena. Juan Pedro Lopezek bigarren postuan gurutzatu du helmuga, eta liderraren maglia arrosa jantzi du. Rein Taaramae (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) izan da hirugarren, 34 segundora.

Etapako hasierako kilometroetan Miguel Angel Lopezek (Astana) lasterketa utzi behar izan du, min hartuta. Ondorioz, Giroa irabazteko faboritoetako bat zen kolonbiarra jokoz kanpo geratu da.

Faboritoen tropelean heldu dira Pello Bilbao eta Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko txirrindulariak. Bi euskal txirrindulariekin batera irits dira, Ricahrd Carapaz, Hugh Carthy, Ivan Ramiro Sosa, Alejandro Valverde, Joao Almeida, Jai Hindley, Wilco Kelderman, Thymen Arensman, Giulio Ciccone, Santiago Buitrago eta Emanuel Buchmann.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Juan Pedro Lopez, eta 39 segundo ateratzen dizkio bigarren den Kamnari. Hirugarren da Taaramae, 58 segundora. Laugarren postuan dago Simon Yates liderrarekiko 1'42"ra. Pello Bilbao zazpigarren postuan da, 2 minutura. Hamabigarren postuan kokatuta dago Mikel Landa, Lopezekiko 2'15"era.

4. etapako sailkapena:

1 - KÄMNA Lennard (BORA) 4:32:11

2 - LOPEZ Juan Pedro (Trek) d. b.

3 - TAARAMÄE Rein (Intermarché) + 34"

4 - MONIQUET Sylvain (Lotto) + 2'12"

5 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) d. b.

6 - LEEMREIZE Gijs (Jumbo-Visma) + 2'31"

7 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 2'37"

8 - BARDET Romain (DSM) d. b.

9 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b. 

10 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) d. b. 

11 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b. 

12 - VALVERDE Alejandro (Movistar) d. b. 

Sailkapen nagusia:

1 - LOPEZ Juan Pedro (Trek) 14:17:07

2 - KÄMNA Lennard (BORA) + 39"

3 - TAARAMÄE Rein (Intermarché) + 58"

4 - YATES Simon (BikeExchange) + 1'42"

5 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) + 1'47"

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 1'55"

7 - BILBAO Pello (Bahrain) + 2'00"

8 - ALMEIDA João (UAE) d. b. 

9 - PORTE Richie (INEOS) + 2'04"

10 - BARDET Romain (DSM) + 2'06"

11 - CARAPAZ Richard (INEOS) d. b. 

12 - LANDA Mikel (Bahrain) + 2'15"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena