Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Hungarian
EITB Media
Lasterketa maiatzaren 6an hasi eta hilaren 29an bukatuko da. Lehen hiru etapak Hungarian egingo dira.
2021eko Italiako Giroaren 11. etapako irudia. Argzkia: EFE
2022ko Italiako Giroa maiatzaren 6an hasi eta hilaren 29an bukatuko da. Antolatzaileek Hungarian egingo diren lehen hiru etapen ibilbideak jakitera eman dituzte asteazken honetan.
Lasterketa Budapesten hasiko da maiatzaren 6an eta lehen etapa Visegarden bukatuko da. Hurrengo egunean 9,2kilometroko ibilbidea izango duen banakako erlojupekoa egingo da Budapesten. Hirugarren etapa, Hungarian egingo den azkena, esprinterrentzat aproposa izango da, eta Balatonfüreden edukiko du amaiera.
Ibilbidearen nondik norakoak datozen egunetan jakinaraziko ditu Giroak. Azaroaren 8an esprinterrentzat aproposak diren etapak aurkeztuko ditu, mendikoak azaroaren 9an, eta azken etapa hilaren 11n.
Hungariako etapak:
1. etapa: Maiatzak 6, ostirala. Budapest - Visegrad; 195 kilometro.
Hungariako lehen etapa.
2. etapa: Maiatzak 7, larunbata. Budapest - Budapest; 9,2 kilómetro (banakako erlojupekoa).
Hungariako bigarren etapa.
3. etapa: Maiatzak 8, igandea. Kaposvar - Balatonfüred; 201 kilometro.
Hungariako hirugarren etapa.
Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak
1.a: maiatzak 6, Budapest – Visegrad (195 km)
2.a: maiatzak 7, Budapest – Budapest (9,2 km)
3.a: maiatzak 8 Kaposvar – Balatonfüred (201 km)
4.a: maiatzak 10, Avola – Etna (166 km)
5.a: maiatzak 11, Catania – Messina (172 km)
6.a: maiatzak 12, Palmi – Scalea (192 km)
7.a: maiatzak 13, Diamante – Potenza (198 km)
8.a: maiatzak 14, Napoli – Napoli (149 km)
9.a: maiatzak 15, Isernia – Blockhaus (187 km)
10.a: maiatzak 17, Pescara – Jesi (194 km)
11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)
12.a: maiatzak 19, Parma – Genoa (186 km)
13.a: maiatzak 20, Sanremo – Cuneo (157 km)
14.a: maiatzak 21, Santena – Turin (153 km)
15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese – Cogne (177 km)
16.a: maiatzak 24, Saló – Aprica (200 km)
17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno – Lavarone (165 km)
18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana – Treviso (146 km)
19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)
20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)
21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa