Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

12:11

Italiako Giroa

5 egun amaitzeko

Mendiko hiru etapa eta erlojupekoa, Milanera heldu baino lehen

EITB Media

Egan Bernal lider sendoa da eta faborito nagusia elastiko arrosa azken egunera arte eramateko.

  • 20. etapa, maiatzak 29: Verbania-Alpe Motta (165 km)

    20. etapa, maiatzak 29: Verbania-Alpe Motta (165 km)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako hauek dira geratzen diren bost etapak 2021eko Italiako Giroa amaitzeko:

17. etapa, maiatzak 26: Canazei-Sega di Ala (193 km)

17. etapa Canaze eta Sega di Ala artean (193 Km) jokatuko da herrialdeko ipar-ekialdeko mendiko azken mendiko etapa izango da. 1. mailako Sega di Alan amaituko da etapa, mendiko beste jardunaldi bat Giroan.

18. etapa, maiatzak 27: Rovereto-Stradella (231 km)

Giroko azken egun 'lasaia' geratzen diren mendiko etapa eta erlojupekoa kontuan izanda. 18. etapa aurtengo edizioko luzeena da 231 kilometrorekin Rovereto eta Stradella artean

19. etapa, maiatzak 28: Abbiate Grasso-Alpe di Mera (176 km)

Mendiko bi etapa falta dira eskalatzaileek elastiko arrosari denbora kentzeko. 19. etapak, Abbiate Grasso-Alpe di Mera (176 km) artean, hiru mendate ditu.

Lehenengoa 85. kilometroan dago, Motarone (1. mailakoa) errepide estua eta aldapa oso gogorrekin, ondoren jaitsiera luzea eta zorrotza dago Stresaraino. Lakua inguratu, eta Gravellona Toce eta Omegnara helduko da lasterketa azken bi igoerak egiteko.

130. kilometroan Passo Della Colma (3. mailakoa) eta helmuga dagoen Alpe Di Mera (1. mailakoa). 10 kilometrotako igoera honek %9-10ko pendiza du batez beste eta aldapa batzuk %14ra.

20. etapa, maiatzak 29: Verbania-Alpe Motta (165 km)

20. eguna Italiako Giroan Verbanian hasiko da eta 165 kilometro egin eta gero Alpe Motako gainean amaituko da.

Suitzan errepidea hartu eta Passo de San Bernardinora abituko dira ziklistak, 24 kilometrotako igoera luze-luzea izango dute aurrean, 2000 metroko desnibelarekin; jaitsiera egin eta Passo Splugarekin egingo dute topo, 1. mailako beste mendate gogor bat.

Errepidea estua da Madesimon, aldapa gogorrekin, baina bata tramu laua izango dute azken igoerarekin hasi baino lehen. Helmuga 1. mailako Alpe Motta dago, batez beste %10eko pendiza duen igoera.

21. etapa, maiatzak 30: Senago-Milán (29,4 km, erlojupekoa)

Erlojuaren kontra erabakiko da erabakita ez dagoena ia 30 kilometroko erlojupekoan. Elastiko arrosak ezin du huts egin Milanen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena