Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

16:37

Italiako Giroa

16. etapa

Bernalen beste erakustaldi bat Giroko etapa nagusian

EITB Media

Ineosek talde indartsuena dela baieztatu du gaur ere. Gorka Izagirre eguneko ihesaldian izan da, eta zortzigarren postuan amaitu du etapa.

  • Egan Bernal, garaile 16. etapan.

    Egan Bernal, garaile 16. etapan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur Italiako Giroko etapa nagusia jokatu behar zen, lau igoera gogorreko 200 kilometroko jardunaldia, baina eguraldiak ez du lagundu. Halere, Egan Bernalek indartsuena dela erakutsi du gaur ere.

Jardunaldi hasieran txirrindulariek planto egin behar zutela zirudien eta, hori ikusita, antolatzaileek ibilbidea murriztea erabaki dute. Eguraldi txarra izan da protagonista, eta hori dela eta Marmolada eta Passo Pordoi (aurtengo Coppi gaina) ibilbidetik kendu dituzte.

Azkenean ordubeteko atzerapenarekin hasi da lasterketa. Kostata, baina 21 gizonek aurrera egin dute, eta azkenean bost besterik ez dira geratu aurrean, izen handiko ziklistak guztiak: Gorka Izagirre Insausti (APT), Joao Pedro Gonçalves Almeida (DQT),  Antonio Pedrero Lopez (MOV), Vincenzo Nibali (TFS) eta Davide Formolo (UAE).

Passo Giaun gora, erasoak izan dira aurreko boskotean. Izagirrek, azkenean, ezin izan du ihesaldiko lagunen erritmoa jarraitu. Atzetik, gainera, Ineosen erritmo biziak faboritoen taldea murriztu du, eta horietako batzuek gaizki pasatu dute maldan gora, esaterako, Astanako Vlasovek.

Egan Bernalen taldekide Daniel Felipe Martinez Povedak erritmoa asko bizitu du Giauneko azken aldapetan, eta helmugarako 21 kilometro falta zirenean, kolonbiarrak eraso bortitza jo eta aurrera egin du, hasiera batean Carusorekin, gero bakar-bakarrik. Bernalek garaipen handia erdietsi eta Giroa erdi erabakita utzi du.

Remco Evenepoel gazteak 24 minutu galdu ditu gaur helmugan.

Etapako sailkapena:

1 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 4:22:41
2 - BARDET Romain (Team DSM)  + 0:27
3 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious)  + 0:35
4 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo)  + 1:18
5 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo)  + 1:19
6 - ALMEIDA Joao (Deceuninck - Quick Step) + 1:21
7 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech)  + 2:11
8- IZAGIRRE Gorka (Astana - Premier Tech)  + 2:31
9 - FORMOLO Davide (UAE-Team Emirates) + 2:33
10 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) + 2:33

Sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 66:36:04
2 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 2:24
3 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 3:40
4 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 4:18
5 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 4:20
6 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 4:31
7 - BARDET Romain (Team DSM) + 5:02
8 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 7:17
9 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) + 8:20
10 - ALMEIDA João (Deceuninck - Quick Step) + 10:01

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena