Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:45

Italiako Giroa

5. etapa

Mikel Landak agur esan dio Giroari eroriko baten ondorioz

A. B. E. | EITB Media

Giroko bosgarren etapa amaitzeko 3,9 kilometro falta zirenean erorikoa izan du Murgiako txirrindulariak eta lasterketa utzi behar izan du.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa, lurrean, 5. etapan erorikoa izan ostean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Landak (Bahrain Victorious) agur esan dio Italiako Giroari, asteazken honetan egin den bosgarren etapan erorikoa izan ostean. Murgiako (Araba) txirrindularia erori egin da helmugarako 3,9 kilometro falta zirenean.

Eroriko latza izan du Landak, lasterketako seinaleztapen kartel baten aurka kolpea hartu eta lurrera joan ostean. Taldekide batzuk zain geratu dira, baina euskal txirrindulariak ezin izan du jarraitu, eta ospitalera eraman dute.

Landa protagonista izan zen laugarren etapan, Sestolako igoeran erasoa jota, eta asteazken honetan erorikoa izan du, eta lurrera joan da laugarren etapa irabazi zuen Joe Dombrowskirekin (UAE Emirates) batera.

Italiako Giroa 2021: Unerik onenak
Italiako Giroa 2021: Unerik onenak (5. etapa: Mikel Landaren erorikoa)0:2:17 min.

Pello Bilbao, Bahrain Victoriouseko taldeburua

Franco Pellizotti Bahrain Victorious taldeko kirol zuzendariak Mikel Landaren erorikoa nola gertatu den azaldu dio EITB Mediari. Gainera, italiarrak gogorarazi du Bahrain Victoriousentzat ez dela Giroa amaitu, eta Pello Bilbao izango dela taldeburua hemendik aurrera.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena