Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:34

Italiako Giroa

Koronabirusa

Egindako 512 probetan positiborik antzeman ez dutela iragarri du Italiako Giroak

Agentziak | Erredakzioa

Iragan asteartean, koronabirusaren goraldi txiki baten ondorioz, Mitchelton-Scott eta Jumbo-Visma taldeek lasterketa utzi behar izan zuten, Michael Matthews (Sunweb) esprinterrarekin batera.

  • Italiako Giroko tropela

    Italiako Giroko tropela. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RCS Sport Italiako Giroko antolatzaileak aditzera emandakoaren arabera, osteguna eta ostirala bitartean egindako PCR proba guztiek emaitza negatiboa eman dute eta, ondorioz, lasterketak aurreikusi bezala aurrera jarraituko du kaleratzerik gabe.

Orotara, 512 proba egin dituzte, eta astelehen honetan, lasterketako bigarren atseden-egunean, proba gehiago egingo dituzte.

Iragan asteartean, urriak 13, Mitchelton-Scott eta Jumbo-Visma taldeak etxera bidali zituzten Michael Matthews (Sunweb) esprinterrarekin batera, koronabirus goraldi txiki baten ondorioz.

Aste honetan bertan, Education First Pro Cycling taldeak Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteari eskatu zion Giroari igandean bertan amaiera emateko, birusaren hedapena gelditzeko. Eskaera ez zuten onartu eta lasterketak urriaren 25era arte jarraituko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena