Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
9,5 kilometro
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Italiako lasterketa handia maiatzaren 9an jarriko da martxan Hungariako hiriburuan, eta beste bi etapa emango ditu herrialde horretan barrena.
2020ko Giroko ibilbidea Hungarian barrena. Argazkia: @giroditalia
Budapesteko (Hungaria) kaleetatik zehar jokatuko den erlojupeko labur batekin (9,5 kilometro) ekingo dio 2020ko Italiako Giroak bere ibilbideari. Ondoren, beste bi egun igaroko ditu Hungarian barrena, lineako bi etapa korrituta.
Horrenbestez, Giroa bere historian hamalaugarren aldiz aterako da Italiatik kanpo, eta Hungaria izango da lasterketa hartuko duen herrialdea.
Maiatzaren 9an, larunbata, Budapesten jokatuko den bakarkako erlojupekoak goranzko joera izango du azken aldera, 1.500 metro izango baititu % 4ko pendizarekin.
Bigarren etapa aproposa izango da esprinterrentzat. Hiriburutik atera, eta Gyor hirian amaituko da, 193 kilometro bete ondoren. Azkenik, maiatzaren 11n hirugarren etapari egingo diote aurre txirrindulariek. Székesfehérvár eta Nagykanizsa lotuko dituen ibilbideak 197 kilometroko luzera izango du, eta tropeleko txirrindulari azkarrenek etapa eskuratzeko bigarren izango dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa