Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

16:59

Italiako Giroa

18. etapa

Ezusteko garaipena lortu du Damiano Cimak Santa Maria di Salan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Italiarra eguneko ihesaldian egon da, eta esprinterren azken bultzadari eusteko gai izan da helmugan bertan.

5:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Damiano Cima (Nippo Vini Fantini) italiarrak eskuratu du Italiako Giroko 18. etapa. Txirrindulariek 222 kilometroko ibilbidea bete behar izan dute Valdaora eta Santa Maria di Sala artean. Cima hiru kidez osatutako eguneko ihesaldi luzean egon da sartuta, eta azken unera arte iraun du ihes eginda, nahiz eta Pascal Ackermann Borako esprinterrak helmugako marraren gainean ia harrapatu egin duen.

Bazirudien eguneko hiru protagonista nagusiak —Mirco Maestri (Bardiani-CSF), Damiano Cima (Nippo Vini Fantini) eta Nico Denz (AG2R La Mondiale)— etapa garaipenik gabe geratuko zirela, tropela haien ehizan jarri denean. Alabaina, helmugara iristeko gai izan dira, esprinterren azken ahalegina ezerezean utzita.

Agoniaz betetako garaipena izan da Cimak lortu duena, profesional gisa bereganatzen duen bigarrena, hain zuzen ere. Aurrekoa 2018an eskuratu zuen, Txinako Tourrean. Gainera, korritzen duen lehendabiziko itzuli handian lortu du irabaztea.

Aurtengo Giroko azken jardunaldi lasaia izan da gaurkoa. Ez da esprinterrentzako aukera gehiagorik egongo; ondorioz, helmugan Demareren eta Ackermannen arteko buruz burukoa izatea aurreikusten zen; aitzitik, Cimak zapuztu egin du aipatu bi esprinterren arteko lehia, eta biak ere euren buruekin haserre agertu dira behin etapa amaituta.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Richard Carapazek (Movistar) lider segitzen du. Ekuadortarrak 1:54ko aldea dauka bigarren tokian kotatuta dagoen Vincezo Nibalirekiko (Bahrain Merida). Ondoren, hirugarren postuan, Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarra ageri da, 2:16ko atzerapenarekin. Mikel Landa, bere aldetik, 3:03ra dago, laugarren.

Ostiral honetan, 19. etapa jokatuko da, Treviso eta San Martino di Castrozza artean (151 kilometro). Etapa bigarren mailako mendate batean amaituko da, eta faboritoen artean mugimenduak egotea espero da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena