Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

21:25

Italiako Giroa

16. etapan

Txirrindulariek ez dute Gavia igoko Giroko 16. etapan, elur-jausien arriskuagatik

Erredakzioa

Mauro Vegni Giroko zuzendariak baieztatu duenez, Gavian elur-jausien arriskua dago, eta astearteko etapa ez da bertatik pasako.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela, Giroko 14. etapan: Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Giroa ez da Gaviatik pasako, asteartean egingo den 16. etapan aurreikusita zegoen bezala. Mauro Vegni Giroko zuzendariak jakainarazi duenez, ibilbidea aldatu egin da, eta txirrindulariek ez dute Gavia igoko, elur-jausien arriskua baitago.

"Datozen egunetarako dauden eguraldiaren iragarpenak direla eta, erabaki dugu lasterketa ezin dela Gaviatik pasa. Elur-jausien arriskua dago", adierazi du Vegnik, prentsaurrekoan.

Ondorioz, Giroa, edizio honetako mendate altuenetik (2.628 metro) pasa gabe geratuko da. Aurreikusita zegoen moduan, 16. etapa Loveretik irtengo da, eta Ponte di Legnon izango du helmuga.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena