Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:48

Italiako Giroa

10. etapa

Demare frantziarra gailendu da Modenako esprintean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Vivianiren eta Ewanen aurretik sartu da, azken kilometroko pankartapean izandako erorikoak esprinterako txirrindularien kopurua murriztu ondoren.

3:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaud Demare (Groupama-FDJ) frantziarrak irabazi du Ravena eta Modena artean (145 kilometro) lehiatu den Giroko 10. etapako esprinta. Sailkapen nagusian ez da inolako aldaketarik egon, eta Valerio Conti (UAE Team Emirates) italiarrak darraio lidertzan.

Demare Elia Vivianiren (Deuceninck - Quick Step) aurretik sartu da helmugan; horrenbestez, Italiako txapelduna dagoeneko hirugarren aldiz helmugaratu da bigarren tokian aurtengo Giroko etapa batean.

Bestalde, Demarerentzat denboraldiko lehen garaipena da, baita Giroan irabazten duen lehenengo etapa ere.

Jardunaldiak apenas izan du interesik. Erabat laua eta inongo zailtasunik gabekoa izan baita. Arretagune nagusia etapan izandako ihesaldi luzeak bereganatu du. Bertan Luca Covili (Bardini) italiarrak eta Sho Hatsuyama (Nipon Vini Fantini) japoniarrak parte hartu dute eguneko saiakeran. Etapari ekin eta ia berehala egin dute aurrera bi txirrindulariek, eta Modenako ailegaerara iristeko 29 kilometroren faltan harrapatu ditu tropelak. Lau minutu inguruko tartea izan da zabaltzea lortu duten zulorik handiena.

Lasterketa azken kilometroan sartu denean, erorikoa gertatu da tropelaren buruan. Pascal Ackermann (Bora) izan da aipatu eroriko horrengatik kaltetuena. Alemaniarrak jantzia guztiz apurtuta eta hainbat urratu zituela gurutzatu du helmuga.

Bitartean, Demare Vivianiri eta Ewani gailendu zaie esprintean. Azken horri, gainera, luze egin zaio azken zuzengunea eta, azkenerako, laugarren tokian sailkatu da. Bere aldetik, Valerio Contik ez du arazorik izan elastiko arrosari eusteko, sailkapenean bigarren den Primoz Roglici (Jumbo-Visma) 1:50eko aldea ateratzen baitio.

Asteazken honetan, lasterketak 11. etapa jokatuko du Carpi eta Novi Ligure artean (206 kilometro).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena