Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:25

Italiako Giroa

6. etapa

Masnadarentzat etapa eta Contirentzat lidertza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi txirrindulari italiarrak eguneko ihesaldian egon dira, baina gainerako iheskideei aurre hartuta iritsi dira helmugara.

11:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fausto Masnada (Androni) italiarrak irabazi du ostegun honetan Italiako Giroko seigarren etapa, Cassino eta San Giovanni Rotondo artean jokatu dena (238 kilometro). Berarekin batera helmugara ihes eginda iritsi den Valerio Conti (UAE-Team Emirates) herrikideari gailendu zaio. Conti bigarren izan da etapan, baina elastiko arrosaren saria jaso du, Primoz Roglic (Jumbo-Visma) orain arteko liderra tropelarekin batera sartu baita, zazpi minutuko atzerapenarekin.

Bi italiarrak 13 kidez osatutako eguneko ihesaldian egon dira, eta bertako indartsuenak eurak zirela agerian utzi dute, batez ere Masnadak. 25 urteko txirrindulariak amaierara iristeko 20 kilometroren faltan zegoen jardunaldiko mendate nagusian (Coppa Casarinelle, 2. mailakoa) egin du eraso, eta haren atzetik Conti joan da.

Biek bat egin eta 30 segundoko tartea zabaldu dute atzetik eratu den hirukotearekiko. Jose Joaquin Rojas (Movistar), Ruben Plaza (Israel Cycling) eta Giovanni Carboni (Bardiani) saiatu dira bikotea harrapatzen, baina ezinezkoa izan zaie.

Masnadak eta Contik jardunaldiko sari potoloak elkarren artean banatzea adostu dute: lehenak etapa eskuratu du; bigarrenak, elastiko arrosa.

Tropel nagusia 7:19ra sartu da, Roglic bertan zela. Horrenbestez, esloveniarrak agur esan dio lider izateari. Alabaina, hori ez da izan Jumbokoak gaurkoa izan duen buruhausterik handiena; izan ere, erori egin da etaparen hasieran, eta sendagileek artatu behar izan dute.

Ostiral honetan, zazpigarren etapa korrituko dute parte-hartzaileek, Vasto eta L'Aquila artean (185 kilometro). Egun aproposa izan daiteke berriro ihesaldientzat, 2009ko lurrikarak erasan zituen inguruetan barrena.

Hasiera batean, ibilbidea laua izango bada ere, gero etengabe egingo du gora. Etapako azken 1.500 metroetan, % 7ko maldei egin beharko diete aurre txirrindulariek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena