Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

23:18

Italiako Giroa

Erorikoa

Mikel Landak tirabira izan du Simon Yatesekin

eitb.eus

'As' egunkariak plazaratu duenez, Movistarreko txirrindulariak 'atzeratu' deitu dio britainiarrari.

  • Mikel Landa.

    Mikel Landa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Giroko laugarren etapak ez du ondorio onik ekarri Mikel Landarentzat (Movistar), nahiz eta Richard Carapaz taldekideak garaipena lortu duen. Txirrindulari arabarra Primoz Roglic liderrarengandik urrunago dago orain sailkapen nagusian, 1:49ra, hark baino 42 segundo gehiago behar izan baititu etapa bukatzeko.

Alabaina, galdutako denbora ez da izan 6 kilometroren faltan izan den erorikoagatik, zeinetan Tom Dumoulinek min hartu duen. Aitzitik, erorketaren ondoren, Landak ezbeharra izan du Simon Yatesekin (Mitchelton-Scott), eta, horren ondorioz, gainerako faboritoek baino denbora gehiago galdu du helmugan.

As egunkariak plazaratu duenaren arabera, murgiarrak erorikoa eragitea leporatu dio txirrindulari britainiarrari. "Yates madarikatua. Atzeratu bat da eta zoroen pare doa. Lurrera boto nau biribilgune batean". Hala jaso du egunkariak bere bertsio digitalean.

Gerora, Landak mezu bat argitaratu du Twitterreko bere kontu pertsonalean, giroa lasaitze aldera: "Barkamenak eskatu nahi dizkiet zale guztiei, eta bereziki Simon Yatesi, testuingurutik kanpo ateratako hitz batzuengatik".

Yatesek ontzat hartu ditu arabarraren hitzak, eta adiskidetasunez erantzun dio: "Ez arduratu. Badakit zer den beroaldian zaudela zerbait esatea".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena