Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:12

Italiako Giroa

4. ETAPA

Carapaz, irabazle eroriko baten ondorioz murriztuta heldu den taldetxoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Movistarreko ekuadortarra izan da indartsuena nabarmenduta helmugaratu den seikotean. Faboritoen artean, Roglic besterik ez zegoen bertan.

10:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richard Carapaz (Movistar) ekuadortarra gailendu da Orbetello eta Frascati artean korritu den Italiako Giroko laugarren etapan (235 kilometro).

Ibilbidea amaitzeko 6 kilometro besterik falta ez zirela gertatu den erorikoak hainbat faboritori eragin dio, eta, horien artean, Tom Dumoulin (Sunweb) herbeheretarrak pairatu ditu ondorio larrienak, lau minutuko galera izan baitu helmugan.

Aipatu erorikoaren ostean, etena egon da tropelean, eta 12 txirrindularik aurrera egin dute. Bertan zegoen Primoz Roglic (Jumbo-Visma) lasterketako liderra; ez, ordea, gainerako faborito nagusiak. Carapaz ere erorikoa saihesteko gai izan da, eta ezin hobeto baliatu du hori gerora.

UAE taldeak hiru ordezkari zituen dozena horren barruan, Diego Ulissi tarteko. Eurek hartu dute taldetxotik tira egiteko erantzukizuna. Erritmo horrek atzean utzi ditu zenbait txirrindulari gorako joera zuten azken metroetan, besteak beste, Elia Viviani (Deuceninck Quic Step). Dena dela, oraindik lehiarako gertu zeuden Pascal Ackermann (Bora), Arnaud Demare (Groupama) eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) esprinterrak. Hau da, gizon azkar gehiegi haiekin batera helmugara heltzeko.

Carapaz horretaz jabetu da, eta indarrez egin du eraso amaierara iristeko 500 metrora. Azkenerako, besoak gora zituela sartu da helmugan Movistarrekoa, Ewan (Lotto Soudal) australiarra atzetik zuela.

Roglic aurreko taldetxoan sartu da, seigarren tokian, hain zuzen ere. Esloveniarrak, elastiko arrosari eusteaz gain, denbora sartu die gainerako aurkariei: Vincenzo Nibali (Bahrain), "Superman" Lopez (Astana) eta Simon Yatesi (Mitchelton-Scott), esaterako, 18 segundo; Mikel Landari, 44; eta Dumoulini, 4 minutu.

Horrenbestez, Roglicek sendotu egin du lidergoa: Yates 35 segundora dauka orain eta Nibali, 39ra; "Superman" Lopez laugarren tokian dago, 44ra. Lehen euskal txirrindulariak Victor de la Parte (CCC) eta Pello Bilbao (Astana) dira, 11. eta 12. tokietan, hurrenez hurren (1:10era eta 1:16ra). Atzerago, 22. tokian, Mikel Landa dago, 1:49ko atzerapenarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena